Gutxi lo eginda, apenas 2 ordu, nahiz eta melatonina hartzera altxatu naizen 2.30 aldera.
Atzo MM proiektuko edukiak igota, burua saturatuta.
Biharko zen erreportajea be, bidalita, eta beste azken 2 ariketa.
Gaur goizean klasea, baina bitartean emailak erantzuten (benetan, koordinatzailea izatea zama bat da), ikasleei zalantzak argitzen, GALa berriro berrirakurtzen (bihar aurkeztu nahi du eta zuzenketak bidali nizkion; gaur berriro bidali dit, horiek sartuta; bihar goizean goizerako lana).
Biharko Spanish Hub kongresurako interbentzioa idatzita, google-tasa ingurukoa. Azkenean gaiari ikuspuntu literarioa eman diot: berez, "STJUE de 3 de marzo de 2020, Asunto C-482/18, Google Ireland Limited vs. Hungría, por el
Impuesto sobre publicidad en Hungría" da gaia, baina aldatu diot: "La UE ante la sujeción
de servicios digitales: liliputienses vs. Gulliver, o cómo hay que comerse un
elefante a trozos". Eskerrak 16.00tan den...
Ba hori. Bihar telebistako azterketa, azkena Lokizio ikasmaterian.
Ea gaur lorik egiten dugun.