jueves, 30 de abril de 2020

49.eguna.2020.05.01.Urkoren urtebetetzea

10 URTE!!!
Goizean, bera jaiki baino lehen, puxikaz bete dugu sukaldea. Iosuk eta Hegoik be lagundu dute jartzen!
Gosaria, beraz eskatu bezala, creppes. Opariarena aurkitu dugunarekin moldatu dugu: Chiquilin gailetak katiluarekin, kalkulagailu bat, txikle pakete bat eta galtzerdiak egiteko banbuzko orratzak. Hurrengo astean berak eskatutako kasko/aurikularrak helduko dira.
Egoeraz jabetzen da, gixajoa: "Ama, ez dut oparirik behar, lasai. Baina gosaltzeko creppes egiten baduzu... ta bazkaltzeko arroza+izokina+arrautsa beteak+izozkia...  Hori bai egun bikaina!"

Ta egun bikaina eman diogu, nola ez ba!
Gosaldu ostean Amamarengana joan gara Urko ta biok: gomazko eskularruak, maskarilla eta maskara, denak jantzita sartu da Amamanean. Ez ustekoan harrapatu dugu, eta amama eta biloba emozionatu dira, naiz eta ezin elkar hurbildu. Ogia eta pasteltxoak eraman dizkiogu, berak ere Urkoren urtebetetzea ospatu dezan.

Etxeko denek, familiaka, bideo bat osatu dute, zoriontzeko. ITZELAK!!! Zigorrek denak bat eta bidali digu, Urko oso pozik eta harro geratu da.

48.eguna.2020.04.30

Gaur egun normaltxoa, egoera honetan. Klaseak, bazkaldu, serieak...
Urko urduri dabil, bihar bere urtebetetzea delako.
Goizean bere irakasleak deitu du telefonoz, ea nola dagoen/gauden. Nola darama ikaslanak, egoera... eta LH5ean ordenagailuak izango dituztela.
Gure aldetik esandakoak: Lan gutxi edo errazegiak, berehala bukatzen dituela; telebista ingelesez ikusi behar duela egunean kapitulu bat; Audacity erabiltzen hasia (nire lanak egiteko).
Gero berarekin hitz egin du. Oso nagusi ikusi dut telefonoz hitz egiten! Aber, nire txikia da, ulertzen? beti izango da nire txikiena. Handitzen dagoen arren.

Normaltasun berrirantz transitsio honetan, arratsaldetan ordu betez ateratzen dira beraien aitarekin, kirola egitera. Etxera heldu eta zuzenean dutxara doaz denak. 

Gaur ploff eguna, arratsaldea serie bat ikusten: Godless. Besterik gabe.

miércoles, 29 de abril de 2020

47.eguna.2020.04.29,ak

Gaur klase eguna, topera. Multimedian klase teorikoak bukatu dira, eta Lokuzioan telebistako froga bat egion dugu (albistea lokutatu eta grabatu eta bidali). Ea zer ateratzen den... Buruz egin behar zen, irakurri gabe, baina ezinezkoa zait eta... ba hori, irakurrita egin dudala eta gero irakasleari emailez aitortu diot; dena den, lokutatu dut, ez irakurri. Ez da berdina. Baina testua neukanez, ba hori, hitzez hitz ez dut agindutakoa bete. Irakasleak ez kezkatzeko dio; ez duela oraindik ikusi... Susmoa daukat esan ezean, ez zuela nabarituko, baina tira. Umeei kontatu diet, eta baita "aitorpena". Ez dakit zintzo jokatzearena ondo ulertu duten... uste dut baietz.

Inprimatzeko gaiak ere antolatu ditut, Iosuk pixkanaka ekarri ditzan. Ea Multimedia azterketa egunerako denak ditudan...

Gaur ez naiz Bake Epaitegira joan, eta ostiralean jai denez... ba astelehenerarte jai.

Ostiralean Urkoren urtebetetzea, 10 urte egingo ditu gure txikienak. Pena handia ematen dit, ezin ospatu berak nahiko lukeen bezala... Gixajoak, bere gustuko jakiak eskatu ditu egun horretarako, horrekin nahikoa dela:
- gosaltzeko krepes
- bazkaltzeko: arraultsa-beteak, odolostea tomateagaz, izokina plantxan eta txokolatezko izozkia.
Ta hori egongo da. Besteekin adostu dugu txikia jaiki orduko globoak jarriko ditugula sukaldean, eta opariaz... ba txikilin kaxa pare bat (katilo eta guzti) eta kalkulagailu bat. Amazonen kaskoak eskatu ditugu, baina hurrengo asterarte ez dira helduko...
Ah, lehen aldiz liburu elektroniko bat deskargatu diogu Urkori, tabletean irakurri dezan.

Hobe ohitura berriak eraikitzen hastea, lehen bait lehen...

Etxetik ateratzea fase ezberdinetan antolatu dute; deseskalada deitu diote. Eta gerokoari, "normaltasun berria". Guztiz distopikoa.

martes, 28 de abril de 2020

46.eguna.2020.04.28, at, Lana. Urko

Goiz jeiki eta lanean. Arratsalderako masterreko ikasleentzat testa prestatu, koordinazioko txostenak antolatu (berandir abtei gogorarazpen emaila bidali), emailak eguneratu.
Umeak jaiki eta gosaltzen ipini. Iosu be tarteka aginduak ematen, urduri jartzen gaitu gure errutinetan horrela sartzen, baina tira.
9etarako denak sukaldean lanean.
Urkoren erritmoaz keskatzen hasia, atzo guatxapean Maider eta Zigorrekin hitz egindakoaren ostean. Beste biak klaseak online dituzte, baina Urkorena ezberdina da. Irakasleak ostiraletan aste horretako lanen zuzenketak bidaltzen dizkio, eta hurrengo asteko ordutegia eta ariketak. Eta audio mezu bat. Horretan datza Urkoren heziketa hau hasi zenetik.
Gurean ez dago inprimatzeko, eta tabletarekin konpontzen ari da. Baina bere gainean gaude orain, ez zer eta nola egiten duen. Suposatzen dut ikastolan honetaz hitz egin beharko dugula, datorren itxialdira begira...
Beno, gaurkoz laneko egin beharrekoak goizean bukatuta; arratsaldean besterik sortzen ez bada, klaseko lanetarako (ikasle bezala) eman ditzaket tarte batzuk. Goizean audio bat grabatu dut, eta Audacity programaren gora-beherakoak erakutsi dizkiot Urkori. Beno, ba gaurko audio bat bion artean moldatu dugu. Ez da munduko hoberena izango teknikoki, baina beste guztian, gorenekoa: elkarrekin programa trasteatu eta probatu, akatsak berregin... eta umea horren interesatua ikustea, aspaldi ez bezala. Telebista eskatzea ahaztu zaio eta!!

45.eguna.2020.04.27. Goiza bueltaka

Ba hori, goiza guztia gelditu gabe:
Umeak jaiki, gosaldu, lanean jarri...
Epaitegira deitu eta bai, gaurkoan sinadura dagoela.
Erosketen zerrenda egin, ta etxetik atera.
Iosu 10.30 doa, 5ak arte, zein ordutegi bitxia jarri dioten... Total, goiz jeiki eta lanean aritzen da ordurarte ere eta!
Erosketak egin ditut. Goma zegoen (jostun gauzetan ibiltzen garenerako konbenigarria da eskura izatea; baina hau hasi zenean Zigorri eman nion neukan guztia,  maskarak egin zitzan. Mezua bidali diot, ea gehiago behar zuen...
Gero, Matienara: Dabidek eskularru eta maskarillak zeuzkan Unairentzat Elorrixora eramateko.
Berrizera, epaitegira.
Elorrixora: Dabiden poltsa utzi, beste bat hartu bueltan eramateko, Zigorrek guretzat utzitako maskara hartu eta gomak utzi (bai, azkenean mezuari erantzun dio baitzekoaz, gomak behar dituela; beraz, niretzat erositako bi paketeak han utzi dizkiot). Ah, eta Amarekin kafe eta tartetxoa. Gaur be negarrez hasi da, Aitaz gogoratzean... horren beharra dauka, deshaogatzearena. Beno, joan naizenean ondo geratu da.
Bueltan, Matienatik Dabideri bere poltsa ematera (autoaren atzekaldean utzi diot, atea zabalik dauka).
Eta etxera: autoa deskargatu (umeak igo dituzte poltsak etxeraino, 3 pisu igogailurik gabe), autoa aparkatu...
Gaur Maialenek egin du bazkaria, arroza gauzekin.

domingo, 26 de abril de 2020

44.3guna.2020.04.26, ig. Irteera

IRTEERA!
Igandea, gaur 14 urtetik beherakoak atera daitezke, ordubeteko buelata ematera eta etxekit kilometro batera.
Arazoak egon dira umeen irteera honekin. Eta adinarena da bat. Zergatik 14 urtetik beherakoak? Gurean Hk 15 bete zituen martxoak 31an, hortaz ezin da atera? agian biak baino behar handiagoa dauka: futbolaria da, eta martxoak 15etik ez du benetako kirolik egin. herdoiltzen hasia da.
Ez dakit, guztiz irizpide arbitrarioa da. 14 urtetik beherakoak 13 urtekoak bezala ulertu du Estatuak, baina Durangoko udalak 14koak ere onartzen ditu. Beraz, gakoa dago 15 urtetik 18rakoetan. Zer gertatzen da beraiekin? ez nagusi, ex txiki. Hk nahiko buelta eman dizkio horri, gutxi ez baleuka bezala.
Maiatzak 2tik aurrera denok atera ahal izango garela, neurri batzuekin eta baldintzekin. Ez ba.
Guzti horrek ez dauka inolako zentzurik. Etxean 5ok baldin bagaude, gau eta egun, 43 egun jarrian, zergatik ezin dugu elkarrekin atera kalera? nagusi bat eta 3 ume dira gehienez onartutako taldeak. Ez hankarik ez bururik ez dauka. 

sábado, 25 de abril de 2020

43.eguna.2020.04.25, lb

Larunbata, beraz asteburuko garbiketa orokorra. Bihar irteteko plan, ea nola antolatzen garen.
Eguerdian bideo-kafe Ama eta Oihanegaz.
Bazkaltzeko patata entsalada + solomoa

"El guardian invisible" eta "Legado en los huesos" ikusi ditut atzo-gaur artean. Ez dakit zer pentsatu, istorioak elementu larregi dituela. Berez ideia ona da, baina pilatzen dela ematen du, larregizkoa bezala. Aspaldi irakurri nituen liburuok, eta gustuko nuena zen lokalizazioa, ikertzailea bertokoa eta emakumezkoa... Hau da, tokiko nobela beltza izatea. Gero beste hainbat irakurri ditut horrelakoak, eta baita bat idatzi ere, (Durangon kokatua, 15 hildako epe laburrean; koinatak esan zidan oso Annibal Lecter ederra atera zitzaidala. Baina bidali zizkidan zuzenketa (hainbat orri, hobetzeko proposamenekin), oraindik ez dut barneratu.

Agian trilogiaren azkena berrirakurriko dut, filmerik oraindik ez dagoelako.

viernes, 24 de abril de 2020

42.eguna.2020.04.24, ol

Gaur be goiz jeikita, Samara Verte-ren "Nik sinisten dizut" liburua bukatzeko. Ez dakit zergatik, lana jada burututa daukat eta. Baina aipuak jarri nahi dizkiot...

Atzo arratsaldean zoro pare oposaketan aurkako izango dudanaren testu bati erantzuten. Aurreko Kontseiluan esandakoa idatziz sartu nahi zuen, gaurko Kontseilurako bidalitako dokumentazioan zegoen... jaso eta berehala idatzi nuen erantzuna. Baina bidali aurretik jefeari igorri nion; berak gauzak gehituz zizkion, izenak sartuz. Askoz zorrotzagoa geratu da, baina besteak botatako gezur eta itzalak argitu behar ziren.
Gaur, testua erretiratu du, eta ahotsean apalagoa entzuten zitzaion. ea hala den; jokaldia txarto atera zaio, lortu duena izan da justu kontrakoa. Orain arte ixilik egon naiz, ta dena batera jarri dut beltza zuriaren gainean. Datua, froga... denagaz. Ezin du ezeztatu. Suposatzen dut amorratzen egongo direla... Eta beste kontseilukideak orain informazio osoa daukate, kontrastatzeko. Nire ustez, bestearentzat atzerapauso bat izan da, publikoa alde eduki nahi zuen...
Kontseilua amaitu ta korrikan klasera.

Ah, gaur Pirritx, Porrotx eta Marimotos kalejira egingo dute Durangotik!! ea grabatzerik dudan, umeak nahiz eta handiak izan, ilusionatuta daude (beno, H ez horrenbeste).

Bazkari plana:
-Sopa (sobrekoa, ez du besterako denborarik ematen)
-Indioilarra patatekin
-Entsalada


miércoles, 22 de abril de 2020

41.eguna.2020.04.23, og

Gaur be goiz jaiki, dutxa, kafea eta hemen, gauzak irakurtzen.
Biharko liburu baten lana entregatu behar, eta oraindik liburuaren erdira heldu gabe. Eta GAL bat zuzentzeko... ta kanpo praktiketako notak jartzeko (aurretik ikasle eta instruktoreen txostenak irakurri behar), ta...
Uf, lan asko, eta handia. Ta goizean klaseak, beraz egun konplikatua.

40.eguna.2020.04.22, ak

BERROGEGIALDIA BURUTUTA!!
Bai, gaur 40 egun betetzen dira guzti hau hasi zenetik.
Atzo Maiak tostada-frantsesak eskatu zituen; gaur bere aita ez dagoela aprobetxatuz, pixkat goizako jeiki eta egin ditugu, hor erabili gabe eta kaster iraungiko duen moldezko ogiarekin.
Gure tostadak (auskalo frantsesak edo zer diren):
-3 plater:
>esneaz (azukreaz bada hobe)
>huruna
>arraultsa irabiatuta
Ogia plater bakoitzetik pasa, ordena horretan. esne asko xurgatzen du, eta lehenengoaren ostean ondo maneatzaileko zati handiegiak zirela konturatu gara; beraz, hor esnetan daudela lau zatitan moztea hobe.
esnetik (saiatu pixkat kentzen, espatulaz zapalduz) hurunera pasa, buelta eta buelta larregi jaso gabe.
Ta hortik, arraultsan pasa, buelta eta buelta, ta sartaira.
Sartaia gurinaz pixkat pasa, eta tosatdak egin, buelta eta buelta kolorea hartu arte.

Hauek edalontzi baten kakao-krema + esnea berotzen dute mikrouhinean, eta horrela gustoko duten txokolate testura duen krema lortzen dute, tostadaren gainetik botatzeko.

Ba hori, bapo bapo gosaldu dugula!
Ta 9.00tan denak sukaldean lanean, bakoitza berean.

Lehena bkatzean Urko izaten da; aitak ETB3 ikusteko esan zion, antza ikasteko zerbait dagoelakoan.
Maialen logelan sartzen da, bideodeiak dituelako.
Tarteka Hegoi be.
Ah, ogia ekartzea bere lana bilakatu da, horrela kalea ukitu dezan.

Lehen klasea bukatuta (Multimedia teoria, ostiralean praktika, proiektu hau aurrera nola atera). Oin Lokuzioa, eta AZTERKETA omen daukagu!!!! ea ezer onik ateratzen den...  Egia esan, gustuko ditut bi asignatura hauek, irakaslean guztiz sartuta daude irakaskuntzan, laguntzen...

lunes, 20 de abril de 2020

39.eguna.2020.04.21, at

Ba goiz jeiki eta lanean, Irakaskuntza Proiektu madarikatuarekin. Jefea presionatzen daukat, lehen bait lehen itxi eta entregatzeko, berandu nabilela besteak prestatzeko... Badakit laguntzearren diola, baina presioa handia da. Ba hori, 5.30n jeikita eta lanean, beste ezertan sartu gabe.

Umeak 8.30 itxartu, eta gosaltzen.

38.eguna.2020.04.20

gero ta gehiago kostatzen da egoera honen normaltasunera eustea. Lanik egiteko gogorik ez, guztiz blokeatuta. Goizean irakurtzen ibili naiz, epaitegira joan aurretik.
).15 deitu due, ea sinatzekorik zegoen, ta bazegoenez, 13.00tan joateko esan dit idazkariak. Ta hala egin dut. Bake Epaile izateak ahalmentzen nau egunero etxetik ateratzea, baina ez dut egiten. Astean 3 egunetan dago zabalik Berrizko epaitegia, eta joan aurretik deitzen dut, premiazkoa ez bada hurrengo egunerako uzteko. Zertarako harriskatu. Ta ez, gaur ez naiz amarengana joan; guatxap bidez bazkaltzen zegoelaren argazkia bidali du, eta berandu zen gurean ere bazkaltzeko.

Bueltan ogia ekarri dut. Jendea ikusten da kaletik, eta umeak ere. ea 27an hauek ere irteterik dute, eta zein baldintzapetan.
Bazkariaz: Arroza + arraultsa/tortilla (txorizo/espinakak). Ogia goxoa zegoen, barra eta erdi jan da gaurkoan!

Utrko gaur "puxkatu" da, negarrez hasi da tontokeri bategatik. Ta arazoa handituz, aitak 1.000 piezako puzzlea atera dio; gainezka egin dio egoerak, gixajoari!Uste dut bideratzea lortu dugula... baina tira. Gogorra egiten ari zaie, naiz eta ondo daramatela iruditu. Oin hegoi be puzzlearekin dabil, ta hitz egiten beraien artean. Beno, hori positiboki hartu beharko. Gaurko gaueko plana 5ok puzzlea egitera! ea lortzen dudan.


domingo, 19 de abril de 2020

37.eguna.2020.04.19, ig

Beno ba, antza, 27tik aurrera umeak baldintza askorekin, baina tartetxo batez atera ahal izango dute kalera.
Eztabaida handia sareetan gai horrekin. Baina lanera irteten direnak ez dakite zer den 36 egun etxetik atera gabe egotea. Umeek airea behar dute, kalekoa. Joe, ez gara ba hiri handi batean biziz, 5 minututan mendian gaude. Ta mendira joango gara lehen egunean. Espero.

Igandea da, beraz garbiketa eguna. Bakoitzak bere logelaren ardura dauka (gero ikuskaria pasatzen da, egin gabe dauden gauzak banan bana agerian utziz). Eta egongela, umeen-txokoa, eskailerak eta pasilloa, umeen lana da. Iosuk sukaldea eta nik komunak. Hau da gure etxean garbiketa banaketa. Ai, bai, garbiketa Iosuren gustura eta bere modura egin behar da!

Hilabete hasieran irakasleari bidali banion ere, proiektuaren gidoia ez nuen eGelara igo antza; eskerrak berriro zabaldu duen, eta igotzeko aukera izan dut...

Bazkaltzeko: oilasko izterrak laban. Zergatik izterrak eta ez oilasko osoa? denok nahi dugulako zatirik goxoena...12.00tan hasi naiz prestatzen (hau dan, labako bandejan ipini, belarrak bota -aurkitutako denak-, garagardoa, ur pixka bat (denoi gustatzen zaigu saltsan ogia bustitzea), gatza, pimienta eta berakatza. Ah, ta patata pare bat, zatituta.
45 minututan etxe guztia oilasko usainaz, ta umeak noiz bazkalduko dugun galdezka.

viernes, 17 de abril de 2020

34.eguna, 2020.04.16, og

Gaur Olatzen urtebetetzea.
Etxekoen artean, 5.a horrela ospatuko duena. Eta falta direnak... Maiatzararte irauten badu itxialdi honek, Urko ta Maialen be horrela ospatu beharko dute. Ideia barneratua daukate jada, ta oparia eskatuta (ordenagailua: Urkok ez dauka, eta besteena Playra jolasteko ez dute balio). Zigorri esan beharko diogu, aholkua emateko.

Afalostean escape-room-a egin dugu, boston artean. Gero, Kahoot. Tarte hori polita da, denoi ondo datorkiguna.

35.eguna,2020.04.17, ol

Ba hori, ostirala... Ta Urko, Urko da:
-Ama, ze egun da gaur? 
-Apirilak 17 
-Ez, asteko zein egun 
-Ta? ze inporta dio? 
-Jakitearren 
Hori da: jakitearren
 
Izekoari deitu diot (atzo urtebetetzea, baina ez zuen mugikorra hartzen). 
 
Bazkaria umeek prestatu dute: Maiak arroza gauzekin, eta Hegoik patata frijituak. Barre batzuk bota ditugu ba... Maialen egun tontoa dauka, barreekin eta txisteekin.

Ah, goizean tarte luzez Irakaskuntza Proiektuan hasi naiz berriro!
 

martes, 14 de abril de 2020

33.eguna.2020.04.15

Goiz altxatu eta egin beharrekoak aurreratzen. Gosaldu ostean irtengo naiz: erosketak+epaitegia+ama.

32.eguna.2020.04.14,asteartea

Errepublika eguna. No comment.
Gosaltzen geunden bitartean, Amamarekin bideodeia.
Gaur Kahoot parfe bat prestatu ditugu: bat, etxekoen urtebetetze egunekin (26 galdera, horrenbeste garelako), eta beste bat broma bezala galdera leloekin. Ea ados jarri eta denok elkarrekin jolastu dezakegun. Umeak antolatu dira, eta nire portatila telebistara konektatzen dute eta horrela erosoagoa da. Zigorren etxean be hala egiten dute.

Bazkaltzeko arroza+gauzak, gehiena Urkok jaten du...

Sofiak mezua bidali dit, ez erlajatzeko... Agobio itzela daukat, baina bihartik berriro oposaketekin jarriko, ea Irakaskuntza Proiektua behingoz bukatzen dudan.

Ah, etxe-martxan hasi naiz, zerbait egitearren.

Gabean Kahoot jolastu dugu 5on artean: banderak, matematika, fisika, musika taldeak eta fornite.Baten lehena geratu naiz!! ta argi dago Iosu letretakoa dela... kar kar kar. Ba orain 35 urte baino gehiago ikasitakoetaz zerbait gogoratzea meritua daukala uste dut...

lunes, 13 de abril de 2020

31.eguna.2020.04.13

Azkenean Maialenek berak egin ditu poliedroen irudiak, paperean. Goiza horretan bota du, konpas, eskuadra eta kartaboi artean. Gero moztu eta irudiak osatu ditu hiru dimentsiotan. Bere lanarekin pozik zegoela esan du; arro egon daitekeela esan diot.

Mutilak Kahoot egin dute berriro, lehengusuekin. Horrek barreak etxe batean ta bestean!

Bazkaltzeko atzoko dilistak eta spaguetti apurrak, eta patata entsalada (Maiak eskatuta) eta oilasko izterrak laban. Gozoa dena, esan dutenez.

Oilaskoa laban eta patatak egosten ziren bitartean, etxe-martxa egin dut, oraingoan "The Good Flight" ikusten. Eguneko pauso marka gaindituta!

Arratsaldean  "The Good Flight" kapitulo gehiago, Twitterren tarteka sartuz.


30.eguna.2020.04.12

Igandea...
Goizean Kahoot Zigorren etxekoekin. Martxan jartzen nahiko lan izan dugu.
Balkoiko landareei be kasu pixka bat egin diet, ea mantentzen diren.

Arratsaldean kirola, etxe-martxa, serie ikusi bitartean.
Gero, irakurketa.

sábado, 11 de abril de 2020

29.eguna.2020.04.11, lb

Larunbata... gaur 4 aste etxeratu ginenetik. Ta lantxo hau hasi nuenetik ere.
Gero ta gutxiago kontatzeko, errepikapenean jausi gabe:
-Khalid-en urtebetetzea (koñatua)
-Uk berriro kanpamentua montatu du salan
-Gero Kahoot egitea erabaki dugu, 5ok
-Gaurko gaueko filmea aukeratu gabe daukagu oraindik; bart ez genuen elkarrekin ezer ikusi
-Bazkaltzeko dilistak (barazkirik gabe, Hk el lituzke jango), txorizo ta pernilaz bakarrik

Astelehenean jai da, beraz erosketarik ez eta Bake Epaitegirik bez.
Asteartean joango, bi asteetako lehen irteera: erosketak+epaitegi+amaren etxera.

Ah, Amari bisitetaz, solasaldi bitxia Iosugaz.
I- Baratzak ezin dira zaindu.
Ni- Atzo Unai joan zen lurrari buelta eman eta prest uztera. Gaur goizean Zigor doa, eta arratsaldean berriro Unai
I- Isuna jartzen badiete, merezia
Ni- Ba ez; ortuarena aitzakia da Ama bisitatzeko, distantziak mantenduta be. Beraiek ortuan eta Ama sukaldeko leihotik begira. Goitik behera hitz egin tartetxo baten eta kitto.

Ortuarena aitzakia besterik ez da. Ama bakarrik dago, uneoro telefonoz bagabiltza ere (ez da hain zaila, 7 izanda bakoitza behin deituta ere ondo; ta batzuk 2-3 aldiz deitzen dute/dugu). Baina hurbiltasun falta hori, ikustea... ba hori. Asteartean ni noa, abisatuko diet besteei jakin dezaten.

Bazkal aurretik Kahoot egin dugu: munduko banderak, hiriburuak, geografia, fisika eta kimika, Harry Potter eta Avengers. Gazteleraz, ingelesez eta euskaraz. Barre pila. Gaberako filmearen ordez beste ronda bat proposatu dute...

viernes, 10 de abril de 2020

28.eguna.2020.04.10, ol

Gaur bai jaiki naizela goiz, 6.00tan jada dutxauta ta kafeaz lanean hasteko.
Beno, ordenagailuaren aurrean (oin paso lana zer den zehazteaz). Katik (koñata) nobelaren zuzenketak bidali dizkit, editore batek egingo lituzkeenaren antzekoak. Izugarrizko lana hartu du, eta asko apreziatzen dut. Ba horrekin hasi naiz, lanean beharrean. Baina, moduren baten, hau be lan egitea da, ezta? ba hori. Agian hor nonbaiten nobelaren esteka jarriko dut, nahiz eta web honek zabalkuntza gutxi izango duen.

Gosaltzeko ogi egin berria izateko, bart panifikadorea programatu nuen. Konturatu naizenerako erdia janda zegoen, beraz ona dagoela ondorioztatuko dugu...

Aintzane-ren errezeta: Tw:@aintzanemug
Limoi eta txokolate pastela:
1- nahastu 4 arrautza eta azukre baso eta erdi eta gehitu limoi baten azalaren ralladuria
2- katilu batean nahastu 3 goilara kakao-hauts esne pixka batekin. Pasta bat lortu arte
3- urtu 250 gr gurin mikrouhinean /oliba olioa
4 - gehitu arrautza eta azukreari gurina eta 200 dl esnegain likidoa, baso eta erdi irin eta legamia poltsatxo bat.
Irabiatu (makinarekin)
- Jarri laberako papera moldean
- Bota nahasketaren erdia moldean
- Sartu txokolate-pasta gainean eta gero gainerako nahasketa guztia
Labera ordubete 170 gradutan (aurretik berotu)

jueves, 9 de abril de 2020

27.eguna.2020.04.09, og

Nekea nabaritzen hasia, guzti honekin...
Gainera, gaur 8 hilabete Aita zendu zela. Argazkiak ikusten pasa dut goiz tarte handi bat.

Gosaltzeko orduan gauerako filmea aukeratuta. Iosuk "La vida de Brian" proposatu du. Joe, aurrekoan nik esan nuen eta berak ezetz... Berdin zait, 5ok elkarrekin egoteaz konformatzen naiz. Dibertigarria da Urkoren galdera jarioa, Maiaren komentarioak... Hk barre egiten die, ixil-ixilik.

Unai Amaren etxera joan da, ortua prestatzera. Ez dakit zertarako nahi duen orain Amak ortua, baina tira, jendea lan egiteko prest badago... Hemengoak ere pozik joaten dira laguntzera. 

Bazkaltzeko pizza masa egin dut, eta gero mutilak arduratu dira bakoitzaren bere gustuko olata egiten.
-Iosuk: tomatea+gazta+atuna+pernila+sardinak+berakatza
-Hk: tomatea+saltxitxak+txistorra (pernila botatzea ahaztu zaio)
-Mk: tomatea+gazta+atuna+pernilla+saltxitxak
-Uk: tomatea+atuna+saltxitxak
-Nik: tomatea+gazta+atuna+pernilla+berakatza

Aurretik, espinaka tortilla / arraultsak eta atzoko makarroiak (Hrentzan bakarrik heldu dira) eta nuggets gutxi batzuk.

Biharko txoripan egin nahi dute.

Alarma egoera apirilak 26an amaituko dela diote, pixkanaka eta baldintzapean kalera irtetzen hasiko garela.
Baina Twiterren apostuak egiten dira alarma egoera hau ekainak 1 arte ez duen iraungo...

Bitartean, Iosu udarako opor alternatiboak planifikatzen hasi da. Norvegiara joatekoak ginen (zerbait antolatuta eta hartuta dauka jada), baina badaezpada a) Iparraldera b) Nafarroara nora joan begiratzen hasi da. Badauka entretenimendua... zoro bakoitza bere zoramenaz pozik.

26.eguna.2020.04.08

Gaur bi urtebetetze familian; 8 urteko diferentziaz bi ahizpa jaio ziren. Txistea izan da neba batek bat zoriondu duela eta bestea ez...

Goizean klasean egon naiz, lehenik Multimedian eta gero Lokuzioan.

bazkaltzeko nuggets prestatu dugu, plater nagusi bezala. Hk makarroiak jarri ditu lehenengorako, bol batean atunagaz eta bestean tomatearekin.

Gauean "Matrix" ikusi dugu, 5ok. Barre egin dute, lokartu naizelako...

martes, 7 de abril de 2020

25.eguna, 2020.04.07, at

Goizean lan, nahikoa neukan koordinatzaile bezala beste irakasleen txostenak jaso, antolatu eta dekanordeari bidaltzen. Unaik bere TFMa bidali dit, zuzentzeko. Beno, edukia editatzeko. 8 orrialde jaso ditut eta 13 bueltatu, zuzenduta eta txukunduta. Bibliografia ere antolatu diot, beharreko aholkuak eman. Telefonoz ibili gara, Abenek bere aitaren atentzioa eskatu duen arte.

Bazkaltzeko atzoko baba sobrak eta xerrak. Hk makarroiak prestatu ditu ere.
Arratsaldea Praktika analitikoa egiten, eta ikasleen emailak erantzuten. Azkena 8.32tan, pm.
"Turno de Oficio" ikusten, bizpahiru kapitulo.
Ah, nobela berreskuratu dut, baina aurretik idatzitakoa editatzen. 373 hitz berri besterik ez dizkiot jarri.
Twitter gaur txarto dabil, ordenagailutik ezin dut jarri. Gero ordenagailua amatatuk dut, eta ea bihar dena berrekin daitekeen.

24.eguna.2020.04.06, al

Epaitegira joan beharra nuen, bi jaiotza erregistratzeko. Berrizen bertan ogia erosi eta Amarengana joan naiz ogia eramatera eta bisitatxoa egitera. Eskularruak kendu gabe, 2 metrotara. Ia bi orduz, ondo zegoen. Aurreko gauean Oihanek idatzi zuen arratsaldean negarrez egon zela, bajoiarekin.
Ba gaur ondo zegoen. Kukuxumuxuka egon gara, kafea hartu eta croisant zati batzuk jan (geratu dena kaferako gorde du, eraman dizkiodan bi karolinekin batera). Ogi dastaketa utzi diot. Detaile tonto, baina besarkatu ezin daitekenez...
Bazkaltzeko baba gorriak. Beltzak atera dira. Baina gozoak.
Arratsaldean ordubete etxetikbueltaka kirol bezala, eta gero afal ostean bostok "La casa de papel", azken bi kapituloak.

sábado, 4 de abril de 2020

23.eguna.2020.04.05, ig

22.eguna.2020.04.04, lb

"Jai" hartu dugu denok, ta bakoitza bere bolara ibili da gaur.
Berandutxo altxatu (9.15 aldera) eta gosaldu bitartean gaurko bazkariaz eztabaida: ea arroza gauzekin edo zer. Hk "arroza normala" eta txistorra tortila jartzeko. Arroza normala... arroza zuria, besterik gabe. Horrarte, bueno. Baina txistorra tortila? ez dakit hori normaltasunaren barruan sartzen den...
Azkenean, Mk proposatu du pakearen menua: ontzi ezberdinetan arroza, saltxitxak, txistorra, ganbak... ta bakoitzak nahi bezala moldatzeko platerra. Berak egin du bazkaria gaur, bai.
Eguerdi partera Sorginen Larre|koekin kafe-birtuala egin dugu. Amama pixkat konpainia izan zezan. tarte batean egon ondoren, Amamak moztu du, Zigor joan zaio etxera aitaren inpresoraren bila. Enekoren fitxak inprimatzeko behar zituela...

Bazkal ostean escape-room delakoa bukatu dugu, lauronn artean. Gero, filem bat ikusten hasi gara (Mamma mia II). Horren ostean kirola tokatzen zen, eta hor ibili dira bakoitza berean: M etxetik oinez, bueltaka (inglesez kapitulo bat ikusten zuen bitartean, mugikorrean), HU pingpong txapelketan lehenik eta gero Play-an. Iosu hamakan ipini da frantsesez kapituloa ikusten.

Ah, bai, hamaka zintzilikatu dugu... ez, du. Guk eskilaretan ipini genuen atzo, eta gaur berak sapaiko habeetatik zintzilikatu du. Ematen duenez, etxealdia bukatu arte hor geratuko da, eta berak ere erabiliko du.

Afari ostekoa "La casa de papel" ikuste izan da, 2 kapitulu. Denak salan. Ez, ni goian, "Turno de oficio" ikusten.

Ba hori izan da eguna...
Ah, bai! legez, itxialdia apirilak 26rarte luzatu du Gobernuak.

viernes, 3 de abril de 2020

19.eguna, 2020.04.01, ak

Klaseak eta klase gehiago
Erreporterismoaz pixkat kokoteraino, oso teorikoa eta gure kabuz egitekoa...
Gero, Lokuzioa. Nola ahalegintzen den irakaslea, benetan miresgarria! eta denok konektatuta.
(egunean bertan idatzi ez, eta orain ez dut ondo gogoratzen egun honetako gorabeherak...)

21.eguna.2020.04.03,ol

Maialen nahiko ondo pasatu du gaua.
tarteka altxatu eta begira joan naiz. Goizaldean, 5.30, botaka egin du. Bilisa bakarrik, besterik ez zeukan, bart ez zuen afaldu eta.
Anbulategira deitu dut; bere pediatra bajan dago, baina beste batek deituko digula.
Gutxira deitu dute; ohiko zaintzak halako egoeran, sukarra kontrolatu, eta eztulka edo ezin arnasarik hartu hasiz gero, deitzeko. Bestela, astelehenean berak deituko duela berriz.
Nire klaseetan hasi beharrean, lehenengo Maiarekin (sukarra hartu, 38.0), dutxatu da eta berriro ohera. Gero, bere irakasleari emaila, gaur out dagoela abisatzeko. Irakasleak deitu du lasterrera, lasai egon daiten esateko.
Gero, Urkok egin beharreko fitxarako argazkiak behar zituela, eta horien bila: aukeratu, eta word ->pdf-an jarri eta Iosuri bidali, inprimituta ekar ditzan (ez, etxean ez daukagu inprimatzerik).
Konturatu orduko, 2. klasea hastear, hor ba sasoiz ibili naiz. Joe... multimedia proiektuari beldurra diot, guztiz berria da dena niretzat...

Ah, Unairen urtebetezea, 41 urte!! gozi zoriondu, eta bera be itxarrik zegoela, TFMa aegiten. Ta handik eta gutxira zuzentzeko bidali dit... ea arratsaldean tartetxoren bat ateratzen dudan.

Sorginen Larrean bideo laburrak eskatu ditut, proiektu honetarako... balio beharko dute!!


20.eguna.2020.04.02, og

LEHEN ALARMA!!
Maialen makaltxo jaiki da. Parazetamol hartuta goizean klaseei eustea lortu du, baina lehen alarma piztu zaigu, Defcon-4.
Etxealdia aurretik gaixorik egon zenez, matematikako liburua falta zitzaion. Orain arte lagunek bidaltzen zizkioten ariketak, argazki bidez. Baina ez zen plana, eta irakasleari idatzi dio. Eman dizkigun aukeren artean errazana zen egunean bertan ikastolara joan eta liburua jasotzea. Beraz, neu atera naiz etxetik.
Ikastolan Zuzendaria zegoen, sarrerako txokoan. Atezainak lagundu dit liburuaren bila (telefonoz, Maiak esan behar izan digu non bilatu). Ba hori, liburua lortuta. Zuzendariarekin hitz egiten, gauzak nahiko konplikatu direla argi dago. Etxetik ateratze ez dakigu noiz eta nola izango den, eta umeak klasera joatearena are gutxiago. Gure umeetaz hitz egiten, badakit hauek ez dituztela arazorik izango ikasturteko edukiak gainditzeko, egunero eguneko lanak eta ikasketak burutzen dituztelako, modu ordenatu batean.
Kanpoan nengoela aprobetxatuz, ogia erostera joan naiz. Txartelarekin ordaintzeko arazoak, eta BBkra. Txartela ondo dabil (eskerrak!). Ezkurdin odol-emaileen busa zegoen, eta eman dut.
Arratsaldean lanik ez, denbora guztian Maialenekin (serie bat jarri dugu, Unortodox). Sukarra 38.0 -38.8 tartean euki du... Gero, parazetamola hartu eta ohera. Salan jarri dut, erosoago egoteko (logelan litera, eta gaixorik daudenean nahiago dute kanpaina-ospitalea ipintzea salan).

COVID app-an datuak sartu ditugu. Txat mezu bidez aritu gara (suposatzen dut adituren batekin), eta estulik ez duenez, lasaiago gaude,