miércoles, 13 de mayo de 2020

62.eguna: 2020.05.14, osteguna

Zoratzeko eguna gaurkoa...
Gutxi lo eginda, apenas 2 ordu, nahiz eta melatonina hartzera altxatu naizen 2.30 aldera.
Atzo MM proiektuko edukiak igota, burua saturatuta.
Biharko zen erreportajea be, bidalita, eta beste azken 2 ariketa.
Gaur goizean klasea, baina bitartean emailak erantzuten (benetan, koordinatzailea izatea zama bat da), ikasleei zalantzak argitzen, GALa berriro berrirakurtzen (bihar aurkeztu nahi du eta zuzenketak bidali nizkion; gaur berriro bidali dit, horiek sartuta; bihar goizean goizerako lana).
Biharko Spanish Hub kongresurako interbentzioa idatzita, google-tasa ingurukoa. Azkenean gaiari ikuspuntu literarioa eman diot: berez, "STJUE de 3 de marzo de 2020, Asunto C-482/18, Google Ireland Limited vs. Hungría, por el Impuesto sobre publicidad en Hungría" da gaia, baina aldatu diot: "La UE ante la sujeción de servicios digitales: liliputienses vs. Gulliver, o cómo hay que comerse un elefante a trozos". Eskerrak 16.00tan den...
Ba hori. Bihar telebistako azterketa, azkena Lokizio ikasmaterian.
Ea gaur lorik egiten dugun.

61.eguna.2020.05.13, ak. MM azterketa

Ba hori, MM azterketa... eta ez dut guztiz asmatu irakasleak eskatzen zuenarekin.
Gainera, wordpress orrialdea bete gabe daukat, hemen jasotako edukiekin...
DESASTRE!

Bi lekutan ezin egon, baina saiatzen naiz. Azterketa ostean koordinazio-lana neukan, hainbat praktiketako instruktoreen txostena falta direlako. Benetan, ume txikiak balira bezala beraien atzean ibiltzea, daukaten adinaz be...

MM praktikan ikaskideen lanak ikusten... uf, batzuk nibela daukate.
Korrikan bazkaria prestatu (baba zuriak eta oilaskoa) eta berriro hemen lanean... Azken txanpa da, ea kurtsoa laster bukatzen den!

Oraindik ostiralerako ponentzia prestatu gabe daukat; idatzi gabe, diot, badakit zer esan eta nola. 10-15 minutuko tartea ematen digutenez... Dena den, gai-inguruari buruzko materialak dauzkat, antolatzea da. Atzo Hegoiri bota nioz speach osoa, eta arraro begiratu zidan: "hori baldin bada prestatu gabe edukitzea..." esan zuen. Aber, ez daukat idatzita diskurtsoa, baina eskema eta esan beharrekoak buruan bai.

martes, 12 de mayo de 2020

60.eguna.2020.05.12, at

Egun normala, itxialdiko normaltasunaren barruan: goizean klaseak, bazkaldu, seria...

Ostiralerako entregatu beharreko erreportajea bukatuta eta errepasatuta, ea Iosuk gauean irakurtzen duen eta bihar lehen orduan bidali eta libre.

Bihar Multimediako azterketa... ene bada, ea onik ateratzen garen!!

Goizean, erreportajea bukatu eta zuzendu bitartean, lan-administratiboa, kodeatzaile bezala. Benetan, orain arte ez naiz konturatu zenbateko lana den, zenbat denbora kentzen didan...

domingo, 10 de mayo de 2020

59.eguna.2020.05.11. Maialentxoren urtebetetzea

Maialentxoren urtebetetzea da!!!!!!!!!!!!!
Txokolatea prest dago. Pastelik ez (berak egin behar du arratsalderako), eta kandelak eta gailetak jarri dizkiot plater batean. Eta oparia.. ba zerbait moldatuta. Koadernoak eta liburu bat. Koadernozalea delako, eta irakurle amorratua.
Goizean lan, eta arratsaldean ea erosketak+epaitegi+Amama eta gero 6tan lagunekin ordubetez. Ez dakit nola aterako den geratzeko hori, bere gelako beste Maialenen urtebetetzea da ere...

58.eguna.2020.05.10, ig

Goizean umeak jeiki baino lehen, lan. Dokumentuak irakurtzen (Kapuściński-k zionez, idazten duzun orrialde bakoitzeko 100 irakurri behar dira). MM irakasleari guatxapa bidali diot, Wordpress-ean ataskatu naizela.

Gosaldu.
Etxe-garbiketa (nik komunak, Iosuk sukaldea, umeek bakoitza bere logela, joko-txokoa, sala eta goitik behera eskailerak).
Irakasleak URLa eta pasahitza emateko esan dit.

Komunak garbitzen jarraitu.

Arratsaldean Hegoir ilea moztu diot... baina ez dugu bukatu, makina indarrik gabe geratu delako. Ez dago hain txarto, ea argazki bat egiten uzten didan...

57.eguna.2020.05.09. lb

Kafetxoa bideodeian Sorginen Larreako neskekin... Ama heldu berri egon da, San Agustinera paseotxoa. Maskara eramaten du.
Gaur Aita zendu zenetik 9 hilabete. Amak ez du aipatu guatxapean, besteok bez.

Bazkaltzeko kubatar arroza (Hk tortilla frantsesagaz) eta aurreko eguneko okela. Gaur Maiak txokolatzezko izokia egin du, azukrea beharrean sebia horrekin... bere aita poztearren, baina usten duen bukaerakoa regusto hori... ez dakit ba.

Arratsaldean seriea ikusten. Urko be tarteka gurekin dator. Eguraldi ona dela eta, jada play ordua murriztu zaie, ordu bat goizez eta beste bat arratsaldez.

H lagunekin ateratzen hasi da, 3-4 doaz ibiltzera. Ez dira asko hurbilduko elkarri, eta etxera heldu eta dutxa.

Goizean goiz GAL bat zuzendu dut. Jo, ez zegoen osorik, ez dakit zer pentsatzen duten lanak horrela zatika bidaltzean. Denbora asko espero dute nigandik, eta 2,5 ordu bakarrik suposatzen da dedikatu behar diegula ikasle bakoitzari...

Gaur ez dut irakurri; saturatuta geratu nintzen azken nobela amaitzean, Charlotte Link-en "Dame la mano". Idazle ingelesak, batez ere emakumezkoak, oso errekargatuak dira, narrazioa geldoa egiten zait, nahiz eta thrillerra izan.

jueves, 7 de mayo de 2020

56.eguna.2020.05.08,ol

Goiz jeiki eta Iosuri zenbait gai bidali dizkiot, inprimatzeko.

55.eguna.2020.05.07, og.Samara

Egun lanpetua.
Goizean Samara Velte kazetariarekin online solasaldia izan dugu. Oso azalpena ona, "Nik sinisten dizut" liburua nola idazteko planteamenduak kontatu dizkigu.
Ea guk aurkeztu behar dugun erreportajerako aplikatzerik dakidan.
Irakasle-lan-administratiboak denbora asko daramate. Eta azterketak hurbiltzen doazela, ez-ohiko azterketaz galdezka email pila. Batzutan, ez dakit ikaslea tontoa den ala tontotzat naukan, nola saiatzen diren eskakeatzen...
Bazkaltzeko spaguetti (Hk eskatuta) eta oilaskoa laban. Ez da askorik geratu...
Arratsaldean ploff.

miércoles, 6 de mayo de 2020

54.eguna.2020.05.06, ak

Bero egiten du, baina 9,00etarako denok bakoitza bere lanetan. Aurretik, Hk ogia ekarri du.
Mk bideodeiak dauzkala, eta bere gelan dago. U sukaldean, tabletean lanak egiten. Hk... auskalo. Normalean sukaldean jartzen da, bideodeiak dituenean ez ezik.

Arratsaldean Maiarekin atera naiz, liburudendara. Bi aukeratu ditu; bat aginduta nion, Jara Santamariaren "Los diosos del norte"ren 2.alea. Lehena aurreko urtean oparitu genion, ta aurrten atera da honakoa. Baina gazteleraz denez, Iosu ixilaraztearren euskaraz beste bat ere aukeratu du. Azkarra neskatoa... Bide batez, Urkori be bat hartu diogu, nahiz eta jada irakurrita zuen eta aldatzera bueltatu behar izan dugun.
Kanpoan geundenez, bueltatxo bat eman dugu, Tabiraraino. Han irakurtzen egon gara tarte baten, eta etxera. Jendea nahiko normaltasunez dabil...
Gabean bostok geunden ohean, bakoitza berean, irakurtzen.
Maialen liburua bukatu arte geratu zen irakurtzen...

martes, 5 de mayo de 2020

53.eguna.2020.04.05, at

Egun lanpetua, baina dena administratiboa. Koordinazio esparruak eguneratuok (2.mailako koordinatzaile bezala beste irakasleen txostenak eskatu, bildu, antolatu, dekanatura bidali; kanpo praktiketako instruktoreen txostenak jaso eta ikasleak kalifikatu eta dena koordinatzaileari; falta direnei emaila bidali, eskatuz...).
Nekatuta, gaurkoz ez dakit gehiago egingo dudan. Laster bazkaria prestatu, bazkal ostean erosketak+epaitegi+ama bisitatu.
Gaurko menua:
-tomate entsalada
-entsalada berdea
-spaguetti (sobrak)
-solomoa patatekin
Oin, irakurketa pixka bat; nobela luzea, baina engantxau naiz... ea hiltzailea nor den, demontre!
Ah, ereindako eguzkilorak hiltzen ari dira; behar bada kimiko gehiegi bota diet... Gaur lurra aldatu diet, ea berbizten diren... Joe, ea baten bat sano ateratzen zaigun! 7 hasitik,  5 atera ziren... eta oin denak hilzorian.

52.eguna.2020.05.04, al

Eguna normala, astelehena.
Umeak klaseak (bideo-dei asko). Ikerketa proiektuaz hasi naiz, eguna ondo aprobetxatua.
Bazkaltzeko spaguetti eta tomate-berde entsaladak, eta indioilarra.
Arratsaldez umeak Iosugaz atera dira. Hegoi lagunekin.
Baina egoera, pandemia aldetik, ez da hobetu, eta irteerena beldurra ematen dit. Ni ez naiz atera.
Egun guztian eguraldi oso ona, beroa. Eta iluntzean ekaitza. Argazkiak atera ditut.

domingo, 3 de mayo de 2020

51.eguna.2020.05.03, ig

Eguraldi ona, udakoa. Jendea kaletik... Gureak aitarekin atera dira, bakoitza ordu ezberdiean. Jende asko omen dagoela kaletik, ia normaltasunez...
Hegoi bi lagunekin atera da. Pena ematen zidan, gixajoa... Nahiko lotsatia da berez, eta erreserbatua. Lagunekin oso ondo moldatzen da, beraz beharrezkoa ikusten nuen gizarteratzea.
Goizean erreportajean lan egin dut, iada erdia baio gehiago eginda (8859 karaktere, eta 12.000-14.000 aurkeztu behar dira). Maiatzak 15erako izanik, denbora daukat, baina...
Asteburua izan arren, ikasleei guatxapez erantzuten, Gradu Bukaerako Lanei buruz.
Ah, ez, gurean e da amaren egunik ospatzen, amaren eguna beti delako, egunero.
Arratsaldean "House of Cards" ikusten egon naiz, besterik gabe.
Oin ohera, irakurtzera. Bihar lan eguna; nahiz eta klaserik ez duan, lan pila.

sábado, 2 de mayo de 2020

50.3guna.2020.05.02

Gaur kirola egitera atera daitekeela esan dute.
Eta ez daukat gogorik ateratzeko, beraz Iosu joango da umeekin. Eguraldi ona egiten du.
Larunbata, beraz etxeko garbiketa egin dugu. Ta oin MM proiektutako bideoekin nabil... ze nahastea!!!

jueves, 30 de abril de 2020

49.eguna.2020.05.01.Urkoren urtebetetzea

10 URTE!!!
Goizean, bera jaiki baino lehen, puxikaz bete dugu sukaldea. Iosuk eta Hegoik be lagundu dute jartzen!
Gosaria, beraz eskatu bezala, creppes. Opariarena aurkitu dugunarekin moldatu dugu: Chiquilin gailetak katiluarekin, kalkulagailu bat, txikle pakete bat eta galtzerdiak egiteko banbuzko orratzak. Hurrengo astean berak eskatutako kasko/aurikularrak helduko dira.
Egoeraz jabetzen da, gixajoa: "Ama, ez dut oparirik behar, lasai. Baina gosaltzeko creppes egiten baduzu... ta bazkaltzeko arroza+izokina+arrautsa beteak+izozkia...  Hori bai egun bikaina!"

Ta egun bikaina eman diogu, nola ez ba!
Gosaldu ostean Amamarengana joan gara Urko ta biok: gomazko eskularruak, maskarilla eta maskara, denak jantzita sartu da Amamanean. Ez ustekoan harrapatu dugu, eta amama eta biloba emozionatu dira, naiz eta ezin elkar hurbildu. Ogia eta pasteltxoak eraman dizkiogu, berak ere Urkoren urtebetetzea ospatu dezan.

Etxeko denek, familiaka, bideo bat osatu dute, zoriontzeko. ITZELAK!!! Zigorrek denak bat eta bidali digu, Urko oso pozik eta harro geratu da.

48.eguna.2020.04.30

Gaur egun normaltxoa, egoera honetan. Klaseak, bazkaldu, serieak...
Urko urduri dabil, bihar bere urtebetetzea delako.
Goizean bere irakasleak deitu du telefonoz, ea nola dagoen/gauden. Nola darama ikaslanak, egoera... eta LH5ean ordenagailuak izango dituztela.
Gure aldetik esandakoak: Lan gutxi edo errazegiak, berehala bukatzen dituela; telebista ingelesez ikusi behar duela egunean kapitulu bat; Audacity erabiltzen hasia (nire lanak egiteko).
Gero berarekin hitz egin du. Oso nagusi ikusi dut telefonoz hitz egiten! Aber, nire txikia da, ulertzen? beti izango da nire txikiena. Handitzen dagoen arren.

Normaltasun berrirantz transitsio honetan, arratsaldetan ordu betez ateratzen dira beraien aitarekin, kirola egitera. Etxera heldu eta zuzenean dutxara doaz denak. 

Gaur ploff eguna, arratsaldea serie bat ikusten: Godless. Besterik gabe.

miércoles, 29 de abril de 2020

47.eguna.2020.04.29,ak

Gaur klase eguna, topera. Multimedian klase teorikoak bukatu dira, eta Lokuzioan telebistako froga bat egion dugu (albistea lokutatu eta grabatu eta bidali). Ea zer ateratzen den... Buruz egin behar zen, irakurri gabe, baina ezinezkoa zait eta... ba hori, irakurrita egin dudala eta gero irakasleari emailez aitortu diot; dena den, lokutatu dut, ez irakurri. Ez da berdina. Baina testua neukanez, ba hori, hitzez hitz ez dut agindutakoa bete. Irakasleak ez kezkatzeko dio; ez duela oraindik ikusi... Susmoa daukat esan ezean, ez zuela nabarituko, baina tira. Umeei kontatu diet, eta baita "aitorpena". Ez dakit zintzo jokatzearena ondo ulertu duten... uste dut baietz.

Inprimatzeko gaiak ere antolatu ditut, Iosuk pixkanaka ekarri ditzan. Ea Multimedia azterketa egunerako denak ditudan...

Gaur ez naiz Bake Epaitegira joan, eta ostiralean jai denez... ba astelehenerarte jai.

Ostiralean Urkoren urtebetetzea, 10 urte egingo ditu gure txikienak. Pena handia ematen dit, ezin ospatu berak nahiko lukeen bezala... Gixajoak, bere gustuko jakiak eskatu ditu egun horretarako, horrekin nahikoa dela:
- gosaltzeko krepes
- bazkaltzeko: arraultsa-beteak, odolostea tomateagaz, izokina plantxan eta txokolatezko izozkia.
Ta hori egongo da. Besteekin adostu dugu txikia jaiki orduko globoak jarriko ditugula sukaldean, eta opariaz... ba txikilin kaxa pare bat (katilo eta guzti) eta kalkulagailu bat. Amazonen kaskoak eskatu ditugu, baina hurrengo asterarte ez dira helduko...
Ah, lehen aldiz liburu elektroniko bat deskargatu diogu Urkori, tabletean irakurri dezan.

Hobe ohitura berriak eraikitzen hastea, lehen bait lehen...

Etxetik ateratzea fase ezberdinetan antolatu dute; deseskalada deitu diote. Eta gerokoari, "normaltasun berria". Guztiz distopikoa.

martes, 28 de abril de 2020

46.eguna.2020.04.28, at, Lana. Urko

Goiz jeiki eta lanean. Arratsalderako masterreko ikasleentzat testa prestatu, koordinazioko txostenak antolatu (berandir abtei gogorarazpen emaila bidali), emailak eguneratu.
Umeak jaiki eta gosaltzen ipini. Iosu be tarteka aginduak ematen, urduri jartzen gaitu gure errutinetan horrela sartzen, baina tira.
9etarako denak sukaldean lanean.
Urkoren erritmoaz keskatzen hasia, atzo guatxapean Maider eta Zigorrekin hitz egindakoaren ostean. Beste biak klaseak online dituzte, baina Urkorena ezberdina da. Irakasleak ostiraletan aste horretako lanen zuzenketak bidaltzen dizkio, eta hurrengo asteko ordutegia eta ariketak. Eta audio mezu bat. Horretan datza Urkoren heziketa hau hasi zenetik.
Gurean ez dago inprimatzeko, eta tabletarekin konpontzen ari da. Baina bere gainean gaude orain, ez zer eta nola egiten duen. Suposatzen dut ikastolan honetaz hitz egin beharko dugula, datorren itxialdira begira...
Beno, gaurkoz laneko egin beharrekoak goizean bukatuta; arratsaldean besterik sortzen ez bada, klaseko lanetarako (ikasle bezala) eman ditzaket tarte batzuk. Goizean audio bat grabatu dut, eta Audacity programaren gora-beherakoak erakutsi dizkiot Urkori. Beno, ba gaurko audio bat bion artean moldatu dugu. Ez da munduko hoberena izango teknikoki, baina beste guztian, gorenekoa: elkarrekin programa trasteatu eta probatu, akatsak berregin... eta umea horren interesatua ikustea, aspaldi ez bezala. Telebista eskatzea ahaztu zaio eta!!

45.eguna.2020.04.27. Goiza bueltaka

Ba hori, goiza guztia gelditu gabe:
Umeak jaiki, gosaldu, lanean jarri...
Epaitegira deitu eta bai, gaurkoan sinadura dagoela.
Erosketen zerrenda egin, ta etxetik atera.
Iosu 10.30 doa, 5ak arte, zein ordutegi bitxia jarri dioten... Total, goiz jeiki eta lanean aritzen da ordurarte ere eta!
Erosketak egin ditut. Goma zegoen (jostun gauzetan ibiltzen garenerako konbenigarria da eskura izatea; baina hau hasi zenean Zigorri eman nion neukan guztia,  maskarak egin zitzan. Mezua bidali diot, ea gehiago behar zuen...
Gero, Matienara: Dabidek eskularru eta maskarillak zeuzkan Unairentzat Elorrixora eramateko.
Berrizera, epaitegira.
Elorrixora: Dabiden poltsa utzi, beste bat hartu bueltan eramateko, Zigorrek guretzat utzitako maskara hartu eta gomak utzi (bai, azkenean mezuari erantzun dio baitzekoaz, gomak behar dituela; beraz, niretzat erositako bi paketeak han utzi dizkiot). Ah, eta Amarekin kafe eta tartetxoa. Gaur be negarrez hasi da, Aitaz gogoratzean... horren beharra dauka, deshaogatzearena. Beno, joan naizenean ondo geratu da.
Bueltan, Matienatik Dabideri bere poltsa ematera (autoaren atzekaldean utzi diot, atea zabalik dauka).
Eta etxera: autoa deskargatu (umeak igo dituzte poltsak etxeraino, 3 pisu igogailurik gabe), autoa aparkatu...
Gaur Maialenek egin du bazkaria, arroza gauzekin.

domingo, 26 de abril de 2020

44.3guna.2020.04.26, ig. Irteera

IRTEERA!
Igandea, gaur 14 urtetik beherakoak atera daitezke, ordubeteko buelata ematera eta etxekit kilometro batera.
Arazoak egon dira umeen irteera honekin. Eta adinarena da bat. Zergatik 14 urtetik beherakoak? Gurean Hk 15 bete zituen martxoak 31an, hortaz ezin da atera? agian biak baino behar handiagoa dauka: futbolaria da, eta martxoak 15etik ez du benetako kirolik egin. herdoiltzen hasia da.
Ez dakit, guztiz irizpide arbitrarioa da. 14 urtetik beherakoak 13 urtekoak bezala ulertu du Estatuak, baina Durangoko udalak 14koak ere onartzen ditu. Beraz, gakoa dago 15 urtetik 18rakoetan. Zer gertatzen da beraiekin? ez nagusi, ex txiki. Hk nahiko buelta eman dizkio horri, gutxi ez baleuka bezala.
Maiatzak 2tik aurrera denok atera ahal izango garela, neurri batzuekin eta baldintzekin. Ez ba.
Guzti horrek ez dauka inolako zentzurik. Etxean 5ok baldin bagaude, gau eta egun, 43 egun jarrian, zergatik ezin dugu elkarrekin atera kalera? nagusi bat eta 3 ume dira gehienez onartutako taldeak. Ez hankarik ez bururik ez dauka. 

sábado, 25 de abril de 2020

43.eguna.2020.04.25, lb

Larunbata, beraz asteburuko garbiketa orokorra. Bihar irteteko plan, ea nola antolatzen garen.
Eguerdian bideo-kafe Ama eta Oihanegaz.
Bazkaltzeko patata entsalada + solomoa

"El guardian invisible" eta "Legado en los huesos" ikusi ditut atzo-gaur artean. Ez dakit zer pentsatu, istorioak elementu larregi dituela. Berez ideia ona da, baina pilatzen dela ematen du, larregizkoa bezala. Aspaldi irakurri nituen liburuok, eta gustuko nuena zen lokalizazioa, ikertzailea bertokoa eta emakumezkoa... Hau da, tokiko nobela beltza izatea. Gero beste hainbat irakurri ditut horrelakoak, eta baita bat idatzi ere, (Durangon kokatua, 15 hildako epe laburrean; koinatak esan zidan oso Annibal Lecter ederra atera zitzaidala. Baina bidali zizkidan zuzenketa (hainbat orri, hobetzeko proposamenekin), oraindik ez dut barneratu.

Agian trilogiaren azkena berrirakurriko dut, filmerik oraindik ez dagoelako.

viernes, 24 de abril de 2020

42.eguna.2020.04.24, ol

Gaur be goiz jeikita, Samara Verte-ren "Nik sinisten dizut" liburua bukatzeko. Ez dakit zergatik, lana jada burututa daukat eta. Baina aipuak jarri nahi dizkiot...

Atzo arratsaldean zoro pare oposaketan aurkako izango dudanaren testu bati erantzuten. Aurreko Kontseiluan esandakoa idatziz sartu nahi zuen, gaurko Kontseilurako bidalitako dokumentazioan zegoen... jaso eta berehala idatzi nuen erantzuna. Baina bidali aurretik jefeari igorri nion; berak gauzak gehituz zizkion, izenak sartuz. Askoz zorrotzagoa geratu da, baina besteak botatako gezur eta itzalak argitu behar ziren.
Gaur, testua erretiratu du, eta ahotsean apalagoa entzuten zitzaion. ea hala den; jokaldia txarto atera zaio, lortu duena izan da justu kontrakoa. Orain arte ixilik egon naiz, ta dena batera jarri dut beltza zuriaren gainean. Datua, froga... denagaz. Ezin du ezeztatu. Suposatzen dut amorratzen egongo direla... Eta beste kontseilukideak orain informazio osoa daukate, kontrastatzeko. Nire ustez, bestearentzat atzerapauso bat izan da, publikoa alde eduki nahi zuen...
Kontseilua amaitu ta korrikan klasera.

Ah, gaur Pirritx, Porrotx eta Marimotos kalejira egingo dute Durangotik!! ea grabatzerik dudan, umeak nahiz eta handiak izan, ilusionatuta daude (beno, H ez horrenbeste).

Bazkari plana:
-Sopa (sobrekoa, ez du besterako denborarik ematen)
-Indioilarra patatekin
-Entsalada


miércoles, 22 de abril de 2020

41.eguna.2020.04.23, og

Gaur be goiz jaiki, dutxa, kafea eta hemen, gauzak irakurtzen.
Biharko liburu baten lana entregatu behar, eta oraindik liburuaren erdira heldu gabe. Eta GAL bat zuzentzeko... ta kanpo praktiketako notak jartzeko (aurretik ikasle eta instruktoreen txostenak irakurri behar), ta...
Uf, lan asko, eta handia. Ta goizean klaseak, beraz egun konplikatua.

40.eguna.2020.04.22, ak

BERROGEGIALDIA BURUTUTA!!
Bai, gaur 40 egun betetzen dira guzti hau hasi zenetik.
Atzo Maiak tostada-frantsesak eskatu zituen; gaur bere aita ez dagoela aprobetxatuz, pixkat goizako jeiki eta egin ditugu, hor erabili gabe eta kaster iraungiko duen moldezko ogiarekin.
Gure tostadak (auskalo frantsesak edo zer diren):
-3 plater:
>esneaz (azukreaz bada hobe)
>huruna
>arraultsa irabiatuta
Ogia plater bakoitzetik pasa, ordena horretan. esne asko xurgatzen du, eta lehenengoaren ostean ondo maneatzaileko zati handiegiak zirela konturatu gara; beraz, hor esnetan daudela lau zatitan moztea hobe.
esnetik (saiatu pixkat kentzen, espatulaz zapalduz) hurunera pasa, buelta eta buelta larregi jaso gabe.
Ta hortik, arraultsan pasa, buelta eta buelta, ta sartaira.
Sartaia gurinaz pixkat pasa, eta tosatdak egin, buelta eta buelta kolorea hartu arte.

Hauek edalontzi baten kakao-krema + esnea berotzen dute mikrouhinean, eta horrela gustoko duten txokolate testura duen krema lortzen dute, tostadaren gainetik botatzeko.

Ba hori, bapo bapo gosaldu dugula!
Ta 9.00tan denak sukaldean lanean, bakoitza berean.

Lehena bkatzean Urko izaten da; aitak ETB3 ikusteko esan zion, antza ikasteko zerbait dagoelakoan.
Maialen logelan sartzen da, bideodeiak dituelako.
Tarteka Hegoi be.
Ah, ogia ekartzea bere lana bilakatu da, horrela kalea ukitu dezan.

Lehen klasea bukatuta (Multimedia teoria, ostiralean praktika, proiektu hau aurrera nola atera). Oin Lokuzioa, eta AZTERKETA omen daukagu!!!! ea ezer onik ateratzen den...  Egia esan, gustuko ditut bi asignatura hauek, irakaslean guztiz sartuta daude irakaskuntzan, laguntzen...

lunes, 20 de abril de 2020

39.eguna.2020.04.21, at

Ba goiz jeiki eta lanean, Irakaskuntza Proiektu madarikatuarekin. Jefea presionatzen daukat, lehen bait lehen itxi eta entregatzeko, berandu nabilela besteak prestatzeko... Badakit laguntzearren diola, baina presioa handia da. Ba hori, 5.30n jeikita eta lanean, beste ezertan sartu gabe.

Umeak 8.30 itxartu, eta gosaltzen.

38.eguna.2020.04.20

gero ta gehiago kostatzen da egoera honen normaltasunera eustea. Lanik egiteko gogorik ez, guztiz blokeatuta. Goizean irakurtzen ibili naiz, epaitegira joan aurretik.
).15 deitu due, ea sinatzekorik zegoen, ta bazegoenez, 13.00tan joateko esan dit idazkariak. Ta hala egin dut. Bake Epaile izateak ahalmentzen nau egunero etxetik ateratzea, baina ez dut egiten. Astean 3 egunetan dago zabalik Berrizko epaitegia, eta joan aurretik deitzen dut, premiazkoa ez bada hurrengo egunerako uzteko. Zertarako harriskatu. Ta ez, gaur ez naiz amarengana joan; guatxap bidez bazkaltzen zegoelaren argazkia bidali du, eta berandu zen gurean ere bazkaltzeko.

Bueltan ogia ekarri dut. Jendea ikusten da kaletik, eta umeak ere. ea 27an hauek ere irteterik dute, eta zein baldintzapetan.
Bazkariaz: Arroza + arraultsa/tortilla (txorizo/espinakak). Ogia goxoa zegoen, barra eta erdi jan da gaurkoan!

Utrko gaur "puxkatu" da, negarrez hasi da tontokeri bategatik. Ta arazoa handituz, aitak 1.000 piezako puzzlea atera dio; gainezka egin dio egoerak, gixajoari!Uste dut bideratzea lortu dugula... baina tira. Gogorra egiten ari zaie, naiz eta ondo daramatela iruditu. Oin hegoi be puzzlearekin dabil, ta hitz egiten beraien artean. Beno, hori positiboki hartu beharko. Gaurko gaueko plana 5ok puzzlea egitera! ea lortzen dudan.


domingo, 19 de abril de 2020

37.eguna.2020.04.19, ig

Beno ba, antza, 27tik aurrera umeak baldintza askorekin, baina tartetxo batez atera ahal izango dute kalera.
Eztabaida handia sareetan gai horrekin. Baina lanera irteten direnak ez dakite zer den 36 egun etxetik atera gabe egotea. Umeek airea behar dute, kalekoa. Joe, ez gara ba hiri handi batean biziz, 5 minututan mendian gaude. Ta mendira joango gara lehen egunean. Espero.

Igandea da, beraz garbiketa eguna. Bakoitzak bere logelaren ardura dauka (gero ikuskaria pasatzen da, egin gabe dauden gauzak banan bana agerian utziz). Eta egongela, umeen-txokoa, eskailerak eta pasilloa, umeen lana da. Iosuk sukaldea eta nik komunak. Hau da gure etxean garbiketa banaketa. Ai, bai, garbiketa Iosuren gustura eta bere modura egin behar da!

Hilabete hasieran irakasleari bidali banion ere, proiektuaren gidoia ez nuen eGelara igo antza; eskerrak berriro zabaldu duen, eta igotzeko aukera izan dut...

Bazkaltzeko: oilasko izterrak laban. Zergatik izterrak eta ez oilasko osoa? denok nahi dugulako zatirik goxoena...12.00tan hasi naiz prestatzen (hau dan, labako bandejan ipini, belarrak bota -aurkitutako denak-, garagardoa, ur pixka bat (denoi gustatzen zaigu saltsan ogia bustitzea), gatza, pimienta eta berakatza. Ah, ta patata pare bat, zatituta.
45 minututan etxe guztia oilasko usainaz, ta umeak noiz bazkalduko dugun galdezka.

viernes, 17 de abril de 2020

34.eguna, 2020.04.16, og

Gaur Olatzen urtebetetzea.
Etxekoen artean, 5.a horrela ospatuko duena. Eta falta direnak... Maiatzararte irauten badu itxialdi honek, Urko ta Maialen be horrela ospatu beharko dute. Ideia barneratua daukate jada, ta oparia eskatuta (ordenagailua: Urkok ez dauka, eta besteena Playra jolasteko ez dute balio). Zigorri esan beharko diogu, aholkua emateko.

Afalostean escape-room-a egin dugu, boston artean. Gero, Kahoot. Tarte hori polita da, denoi ondo datorkiguna.

35.eguna,2020.04.17, ol

Ba hori, ostirala... Ta Urko, Urko da:
-Ama, ze egun da gaur? 
-Apirilak 17 
-Ez, asteko zein egun 
-Ta? ze inporta dio? 
-Jakitearren 
Hori da: jakitearren
 
Izekoari deitu diot (atzo urtebetetzea, baina ez zuen mugikorra hartzen). 
 
Bazkaria umeek prestatu dute: Maiak arroza gauzekin, eta Hegoik patata frijituak. Barre batzuk bota ditugu ba... Maialen egun tontoa dauka, barreekin eta txisteekin.

Ah, goizean tarte luzez Irakaskuntza Proiektuan hasi naiz berriro!
 

martes, 14 de abril de 2020

33.eguna.2020.04.15

Goiz altxatu eta egin beharrekoak aurreratzen. Gosaldu ostean irtengo naiz: erosketak+epaitegia+ama.

32.eguna.2020.04.14,asteartea

Errepublika eguna. No comment.
Gosaltzen geunden bitartean, Amamarekin bideodeia.
Gaur Kahoot parfe bat prestatu ditugu: bat, etxekoen urtebetetze egunekin (26 galdera, horrenbeste garelako), eta beste bat broma bezala galdera leloekin. Ea ados jarri eta denok elkarrekin jolastu dezakegun. Umeak antolatu dira, eta nire portatila telebistara konektatzen dute eta horrela erosoagoa da. Zigorren etxean be hala egiten dute.

Bazkaltzeko arroza+gauzak, gehiena Urkok jaten du...

Sofiak mezua bidali dit, ez erlajatzeko... Agobio itzela daukat, baina bihartik berriro oposaketekin jarriko, ea Irakaskuntza Proiektua behingoz bukatzen dudan.

Ah, etxe-martxan hasi naiz, zerbait egitearren.

Gabean Kahoot jolastu dugu 5on artean: banderak, matematika, fisika, musika taldeak eta fornite.Baten lehena geratu naiz!! ta argi dago Iosu letretakoa dela... kar kar kar. Ba orain 35 urte baino gehiago ikasitakoetaz zerbait gogoratzea meritua daukala uste dut...

lunes, 13 de abril de 2020

31.eguna.2020.04.13

Azkenean Maialenek berak egin ditu poliedroen irudiak, paperean. Goiza horretan bota du, konpas, eskuadra eta kartaboi artean. Gero moztu eta irudiak osatu ditu hiru dimentsiotan. Bere lanarekin pozik zegoela esan du; arro egon daitekeela esan diot.

Mutilak Kahoot egin dute berriro, lehengusuekin. Horrek barreak etxe batean ta bestean!

Bazkaltzeko atzoko dilistak eta spaguetti apurrak, eta patata entsalada (Maiak eskatuta) eta oilasko izterrak laban. Gozoa dena, esan dutenez.

Oilaskoa laban eta patatak egosten ziren bitartean, etxe-martxa egin dut, oraingoan "The Good Flight" ikusten. Eguneko pauso marka gaindituta!

Arratsaldean  "The Good Flight" kapitulo gehiago, Twitterren tarteka sartuz.


30.eguna.2020.04.12

Igandea...
Goizean Kahoot Zigorren etxekoekin. Martxan jartzen nahiko lan izan dugu.
Balkoiko landareei be kasu pixka bat egin diet, ea mantentzen diren.

Arratsaldean kirola, etxe-martxa, serie ikusi bitartean.
Gero, irakurketa.

sábado, 11 de abril de 2020

29.eguna.2020.04.11, lb

Larunbata... gaur 4 aste etxeratu ginenetik. Ta lantxo hau hasi nuenetik ere.
Gero ta gutxiago kontatzeko, errepikapenean jausi gabe:
-Khalid-en urtebetetzea (koñatua)
-Uk berriro kanpamentua montatu du salan
-Gero Kahoot egitea erabaki dugu, 5ok
-Gaurko gaueko filmea aukeratu gabe daukagu oraindik; bart ez genuen elkarrekin ezer ikusi
-Bazkaltzeko dilistak (barazkirik gabe, Hk el lituzke jango), txorizo ta pernilaz bakarrik

Astelehenean jai da, beraz erosketarik ez eta Bake Epaitegirik bez.
Asteartean joango, bi asteetako lehen irteera: erosketak+epaitegi+amaren etxera.

Ah, Amari bisitetaz, solasaldi bitxia Iosugaz.
I- Baratzak ezin dira zaindu.
Ni- Atzo Unai joan zen lurrari buelta eman eta prest uztera. Gaur goizean Zigor doa, eta arratsaldean berriro Unai
I- Isuna jartzen badiete, merezia
Ni- Ba ez; ortuarena aitzakia da Ama bisitatzeko, distantziak mantenduta be. Beraiek ortuan eta Ama sukaldeko leihotik begira. Goitik behera hitz egin tartetxo baten eta kitto.

Ortuarena aitzakia besterik ez da. Ama bakarrik dago, uneoro telefonoz bagabiltza ere (ez da hain zaila, 7 izanda bakoitza behin deituta ere ondo; ta batzuk 2-3 aldiz deitzen dute/dugu). Baina hurbiltasun falta hori, ikustea... ba hori. Asteartean ni noa, abisatuko diet besteei jakin dezaten.

Bazkal aurretik Kahoot egin dugu: munduko banderak, hiriburuak, geografia, fisika eta kimika, Harry Potter eta Avengers. Gazteleraz, ingelesez eta euskaraz. Barre pila. Gaberako filmearen ordez beste ronda bat proposatu dute...

viernes, 10 de abril de 2020

28.eguna.2020.04.10, ol

Gaur bai jaiki naizela goiz, 6.00tan jada dutxauta ta kafeaz lanean hasteko.
Beno, ordenagailuaren aurrean (oin paso lana zer den zehazteaz). Katik (koñata) nobelaren zuzenketak bidali dizkit, editore batek egingo lituzkeenaren antzekoak. Izugarrizko lana hartu du, eta asko apreziatzen dut. Ba horrekin hasi naiz, lanean beharrean. Baina, moduren baten, hau be lan egitea da, ezta? ba hori. Agian hor nonbaiten nobelaren esteka jarriko dut, nahiz eta web honek zabalkuntza gutxi izango duen.

Gosaltzeko ogi egin berria izateko, bart panifikadorea programatu nuen. Konturatu naizenerako erdia janda zegoen, beraz ona dagoela ondorioztatuko dugu...

Aintzane-ren errezeta: Tw:@aintzanemug
Limoi eta txokolate pastela:
1- nahastu 4 arrautza eta azukre baso eta erdi eta gehitu limoi baten azalaren ralladuria
2- katilu batean nahastu 3 goilara kakao-hauts esne pixka batekin. Pasta bat lortu arte
3- urtu 250 gr gurin mikrouhinean /oliba olioa
4 - gehitu arrautza eta azukreari gurina eta 200 dl esnegain likidoa, baso eta erdi irin eta legamia poltsatxo bat.
Irabiatu (makinarekin)
- Jarri laberako papera moldean
- Bota nahasketaren erdia moldean
- Sartu txokolate-pasta gainean eta gero gainerako nahasketa guztia
Labera ordubete 170 gradutan (aurretik berotu)

jueves, 9 de abril de 2020

27.eguna.2020.04.09, og

Nekea nabaritzen hasia, guzti honekin...
Gainera, gaur 8 hilabete Aita zendu zela. Argazkiak ikusten pasa dut goiz tarte handi bat.

Gosaltzeko orduan gauerako filmea aukeratuta. Iosuk "La vida de Brian" proposatu du. Joe, aurrekoan nik esan nuen eta berak ezetz... Berdin zait, 5ok elkarrekin egoteaz konformatzen naiz. Dibertigarria da Urkoren galdera jarioa, Maiaren komentarioak... Hk barre egiten die, ixil-ixilik.

Unai Amaren etxera joan da, ortua prestatzera. Ez dakit zertarako nahi duen orain Amak ortua, baina tira, jendea lan egiteko prest badago... Hemengoak ere pozik joaten dira laguntzera. 

Bazkaltzeko pizza masa egin dut, eta gero mutilak arduratu dira bakoitzaren bere gustuko olata egiten.
-Iosuk: tomatea+gazta+atuna+pernila+sardinak+berakatza
-Hk: tomatea+saltxitxak+txistorra (pernila botatzea ahaztu zaio)
-Mk: tomatea+gazta+atuna+pernilla+saltxitxak
-Uk: tomatea+atuna+saltxitxak
-Nik: tomatea+gazta+atuna+pernilla+berakatza

Aurretik, espinaka tortilla / arraultsak eta atzoko makarroiak (Hrentzan bakarrik heldu dira) eta nuggets gutxi batzuk.

Biharko txoripan egin nahi dute.

Alarma egoera apirilak 26an amaituko dela diote, pixkanaka eta baldintzapean kalera irtetzen hasiko garela.
Baina Twiterren apostuak egiten dira alarma egoera hau ekainak 1 arte ez duen iraungo...

Bitartean, Iosu udarako opor alternatiboak planifikatzen hasi da. Norvegiara joatekoak ginen (zerbait antolatuta eta hartuta dauka jada), baina badaezpada a) Iparraldera b) Nafarroara nora joan begiratzen hasi da. Badauka entretenimendua... zoro bakoitza bere zoramenaz pozik.

26.eguna.2020.04.08

Gaur bi urtebetetze familian; 8 urteko diferentziaz bi ahizpa jaio ziren. Txistea izan da neba batek bat zoriondu duela eta bestea ez...

Goizean klasean egon naiz, lehenik Multimedian eta gero Lokuzioan.

bazkaltzeko nuggets prestatu dugu, plater nagusi bezala. Hk makarroiak jarri ditu lehenengorako, bol batean atunagaz eta bestean tomatearekin.

Gauean "Matrix" ikusi dugu, 5ok. Barre egin dute, lokartu naizelako...

martes, 7 de abril de 2020

25.eguna, 2020.04.07, at

Goizean lan, nahikoa neukan koordinatzaile bezala beste irakasleen txostenak jaso, antolatu eta dekanordeari bidaltzen. Unaik bere TFMa bidali dit, zuzentzeko. Beno, edukia editatzeko. 8 orrialde jaso ditut eta 13 bueltatu, zuzenduta eta txukunduta. Bibliografia ere antolatu diot, beharreko aholkuak eman. Telefonoz ibili gara, Abenek bere aitaren atentzioa eskatu duen arte.

Bazkaltzeko atzoko baba sobrak eta xerrak. Hk makarroiak prestatu ditu ere.
Arratsaldea Praktika analitikoa egiten, eta ikasleen emailak erantzuten. Azkena 8.32tan, pm.
"Turno de Oficio" ikusten, bizpahiru kapitulo.
Ah, nobela berreskuratu dut, baina aurretik idatzitakoa editatzen. 373 hitz berri besterik ez dizkiot jarri.
Twitter gaur txarto dabil, ordenagailutik ezin dut jarri. Gero ordenagailua amatatuk dut, eta ea bihar dena berrekin daitekeen.

24.eguna.2020.04.06, al

Epaitegira joan beharra nuen, bi jaiotza erregistratzeko. Berrizen bertan ogia erosi eta Amarengana joan naiz ogia eramatera eta bisitatxoa egitera. Eskularruak kendu gabe, 2 metrotara. Ia bi orduz, ondo zegoen. Aurreko gauean Oihanek idatzi zuen arratsaldean negarrez egon zela, bajoiarekin.
Ba gaur ondo zegoen. Kukuxumuxuka egon gara, kafea hartu eta croisant zati batzuk jan (geratu dena kaferako gorde du, eraman dizkiodan bi karolinekin batera). Ogi dastaketa utzi diot. Detaile tonto, baina besarkatu ezin daitekenez...
Bazkaltzeko baba gorriak. Beltzak atera dira. Baina gozoak.
Arratsaldean ordubete etxetikbueltaka kirol bezala, eta gero afal ostean bostok "La casa de papel", azken bi kapituloak.

sábado, 4 de abril de 2020

23.eguna.2020.04.05, ig

22.eguna.2020.04.04, lb

"Jai" hartu dugu denok, ta bakoitza bere bolara ibili da gaur.
Berandutxo altxatu (9.15 aldera) eta gosaldu bitartean gaurko bazkariaz eztabaida: ea arroza gauzekin edo zer. Hk "arroza normala" eta txistorra tortila jartzeko. Arroza normala... arroza zuria, besterik gabe. Horrarte, bueno. Baina txistorra tortila? ez dakit hori normaltasunaren barruan sartzen den...
Azkenean, Mk proposatu du pakearen menua: ontzi ezberdinetan arroza, saltxitxak, txistorra, ganbak... ta bakoitzak nahi bezala moldatzeko platerra. Berak egin du bazkaria gaur, bai.
Eguerdi partera Sorginen Larre|koekin kafe-birtuala egin dugu. Amama pixkat konpainia izan zezan. tarte batean egon ondoren, Amamak moztu du, Zigor joan zaio etxera aitaren inpresoraren bila. Enekoren fitxak inprimatzeko behar zituela...

Bazkal ostean escape-room delakoa bukatu dugu, lauronn artean. Gero, filem bat ikusten hasi gara (Mamma mia II). Horren ostean kirola tokatzen zen, eta hor ibili dira bakoitza berean: M etxetik oinez, bueltaka (inglesez kapitulo bat ikusten zuen bitartean, mugikorrean), HU pingpong txapelketan lehenik eta gero Play-an. Iosu hamakan ipini da frantsesez kapituloa ikusten.

Ah, bai, hamaka zintzilikatu dugu... ez, du. Guk eskilaretan ipini genuen atzo, eta gaur berak sapaiko habeetatik zintzilikatu du. Ematen duenez, etxealdia bukatu arte hor geratuko da, eta berak ere erabiliko du.

Afari ostekoa "La casa de papel" ikuste izan da, 2 kapitulu. Denak salan. Ez, ni goian, "Turno de oficio" ikusten.

Ba hori izan da eguna...
Ah, bai! legez, itxialdia apirilak 26rarte luzatu du Gobernuak.

viernes, 3 de abril de 2020

19.eguna, 2020.04.01, ak

Klaseak eta klase gehiago
Erreporterismoaz pixkat kokoteraino, oso teorikoa eta gure kabuz egitekoa...
Gero, Lokuzioa. Nola ahalegintzen den irakaslea, benetan miresgarria! eta denok konektatuta.
(egunean bertan idatzi ez, eta orain ez dut ondo gogoratzen egun honetako gorabeherak...)

21.eguna.2020.04.03,ol

Maialen nahiko ondo pasatu du gaua.
tarteka altxatu eta begira joan naiz. Goizaldean, 5.30, botaka egin du. Bilisa bakarrik, besterik ez zeukan, bart ez zuen afaldu eta.
Anbulategira deitu dut; bere pediatra bajan dago, baina beste batek deituko digula.
Gutxira deitu dute; ohiko zaintzak halako egoeran, sukarra kontrolatu, eta eztulka edo ezin arnasarik hartu hasiz gero, deitzeko. Bestela, astelehenean berak deituko duela berriz.
Nire klaseetan hasi beharrean, lehenengo Maiarekin (sukarra hartu, 38.0), dutxatu da eta berriro ohera. Gero, bere irakasleari emaila, gaur out dagoela abisatzeko. Irakasleak deitu du lasterrera, lasai egon daiten esateko.
Gero, Urkok egin beharreko fitxarako argazkiak behar zituela, eta horien bila: aukeratu, eta word ->pdf-an jarri eta Iosuri bidali, inprimituta ekar ditzan (ez, etxean ez daukagu inprimatzerik).
Konturatu orduko, 2. klasea hastear, hor ba sasoiz ibili naiz. Joe... multimedia proiektuari beldurra diot, guztiz berria da dena niretzat...

Ah, Unairen urtebetezea, 41 urte!! gozi zoriondu, eta bera be itxarrik zegoela, TFMa aegiten. Ta handik eta gutxira zuzentzeko bidali dit... ea arratsaldean tartetxoren bat ateratzen dudan.

Sorginen Larrean bideo laburrak eskatu ditut, proiektu honetarako... balio beharko dute!!


20.eguna.2020.04.02, og

LEHEN ALARMA!!
Maialen makaltxo jaiki da. Parazetamol hartuta goizean klaseei eustea lortu du, baina lehen alarma piztu zaigu, Defcon-4.
Etxealdia aurretik gaixorik egon zenez, matematikako liburua falta zitzaion. Orain arte lagunek bidaltzen zizkioten ariketak, argazki bidez. Baina ez zen plana, eta irakasleari idatzi dio. Eman dizkigun aukeren artean errazana zen egunean bertan ikastolara joan eta liburua jasotzea. Beraz, neu atera naiz etxetik.
Ikastolan Zuzendaria zegoen, sarrerako txokoan. Atezainak lagundu dit liburuaren bila (telefonoz, Maiak esan behar izan digu non bilatu). Ba hori, liburua lortuta. Zuzendariarekin hitz egiten, gauzak nahiko konplikatu direla argi dago. Etxetik ateratze ez dakigu noiz eta nola izango den, eta umeak klasera joatearena are gutxiago. Gure umeetaz hitz egiten, badakit hauek ez dituztela arazorik izango ikasturteko edukiak gainditzeko, egunero eguneko lanak eta ikasketak burutzen dituztelako, modu ordenatu batean.
Kanpoan nengoela aprobetxatuz, ogia erostera joan naiz. Txartelarekin ordaintzeko arazoak, eta BBkra. Txartela ondo dabil (eskerrak!). Ezkurdin odol-emaileen busa zegoen, eta eman dut.
Arratsaldean lanik ez, denbora guztian Maialenekin (serie bat jarri dugu, Unortodox). Sukarra 38.0 -38.8 tartean euki du... Gero, parazetamola hartu eta ohera. Salan jarri dut, erosoago egoteko (logelan litera, eta gaixorik daudenean nahiago dute kanpaina-ospitalea ipintzea salan).

COVID app-an datuak sartu ditugu. Txat mezu bidez aritu gara (suposatzen dut adituren batekin), eta estulik ez duenez, lasaiago gaude,

martes, 31 de marzo de 2020

18.eguna. 2020.03.31, at.Hren urtebetetzea

HEGOIREN URTEBETETZEA!!!!!!!!!!!!!!!1
15 egun bete ditu gaur gure lehen umeak.
Goizeko 5:15etan jaio zen, 3,230 kg pisatuez eta 52cmko luzera.
Gaur 15 urte dela, nire beldurrezko filme partikularra bizi izan nuen, tarte batez. Lehen umea jaiotzeko, bultzaka, ta arazoa zen zaman kordoiaren 4 buelta zekartzala. Zoriontzen lehena naiz beti, nola ez naiz izango ba!! (egun, bizarra mozten du horko txikitxo horrek)
Gosaltzeko: krepes
Gero,  bakoitza bere lanei ekin dio, bazkal ordura arte.
Bazkaltzeko:
-Makarroiak (tomate+txistorras edo atunagaz)
-Solomoa patata frijituekin

Bazkal ostean erosketak egitera joan naiz, ta "opari" moduko zerbait erosi ahal izan diot. Behintzat, zerbait eukitzeko txokolatadarako...

Tarte baten laurok "scape-room"-en jolastu dugu. Gaur be bukatu gabe geratu da, nik uste dut pena ematen diela amaitzea... eta, gainera, play txandak hasteko ordua zen.
Bai, neurtuta daukagu play-denbora.
Urkok, eguneroko bideodeia jaso du. Ez dakit zein amaren ideia izan den, baina umeak pozik dabiltza beraien kontuekin tartetxo horretan.

Arratsaldean:
Txokolatea, nola ez! Maiak egin du. Eta ez da erre, orain badakigu sekretua dela "maria-bañuan" egitea. Ostalaritzako irakasle batek esan zidan. 
Pastela be egin du neskatoak, baina denborak txarto kalkulatu eta bihar gosaltzeko geratu da. Berdin dio, ogiaz jan dugu txokolatea, nire amamak erakutsi zigun bezala. 

"Turno de oficio"seriearen 7 eta 8 kapituloak ikusi ditut.

domingo, 29 de marzo de 2020

16.eguna, 2020.03.29, Ig

Goizean etxe garbiketa, gero plof (hau da, Twiter, guatxap, etxekoekin jolastu...). Ikerketa Proiektuak hasi naiz (bai!), eta gero bazkaltzera.

Bazkaria:

-Gulak ganbekin
-Atzoko paparra + patatak

Bazkalostekoan, ea serieren bat jartzen dugun... Fiskal batek aspaldiko seriea aipatu du, eta baita esteka jarri eskatu diodanean: "Turno de oficio", https://www.rtve.es/alacarta/videos/turno-de-oficio/


sábado, 28 de marzo de 2020

15.eguna, 2020.03.28, lb

«Iam tempus est agi res»(jarduteko garaia heldu da)
Goizeko tartea eguneratzen eta Twitterren gauzak ikusten. Tarteka horrek animatzen nau, bai, nolabaiteko interakzio horrek. 

Zabaldu dut, aspaldiko partez, Irakaskuntza Proiektua, ea laster bukatutzat eman dezakedan eta beste zatiak prestatzen jarraitu... behar bada, tartetxoren baten (ez diot noiz), unibertsitate-karrera delakoa azaltzen saiatuko naiz.

Larunbata goizetan, normaltasun egoeran, Sorginen Larrekoak geratzen gara  kafetxoa hartzera. Aitzakia da, ama-alabok batzeko, hitz egin, kuxkuxeatu, bata besteari animoak eman... talde-terapia, betikoa. Bi aste osoz hori gabe, eta aurretik ama oporretan zegoela... 

Ba bideo-dei-kafe proposatu diet, eta hor ibili gara, normaltasunari eutsi nahian. Amari ondo etorri zaio; bestioi be. Maiderrek Nur-en 2.alea eskatu du, Malenek irakurri dezan. Bihar utziko dut Amamaren etxean, epaitegitik bueltan. Dena amaitzean, oposaketa ostean, eta hau aterata, Durangoko Gran Hotelera joango gara bazkaltzera. Ospakizuna aitzaki, baina egingo dugu!

Maialen bideodeian ibili da, klaseko batekin (Manex, oraingoan). Mutilak pinponean. Bukatzean, Iosu erosketak egitera atera da. Bera da etxetik egunero ateratzen dena, astean zehar goizetan lanera eta asteburuetan ogiaren bila. Besteok gutxiago: Hegoi ogitan egunero, kalea ikus dezan. Beste biak, gixajoak, 15 egun etxetik atera gabe daude. Nik bihar be epaitegira joango naiz (jaiotza bat behintzat inskribatzeko dago). Daukadan ziurtagiriaz egunero joan ninteke, baina zertarako? idazkariaz hitz eginda, zerbait premiazkorik balego momentuan joango nintzateke. Baina, bestela, astean behin nahiko. Hobe arriskuak txikitzea...

14.eguna, 2020.03.27,ol

Egunak gai nakarra dauka: bilerak
Bilerak, lehenik arlokoa. Nahasten saiatu dira, argi dago bakoitza nola/norekin/zergatik/ posizionatzen den.
Bilera, Sailekoa: berina eta gehiago. Xakean bezala, piezak kokatzen, mugimendu txikiak egiten. Lotsa sentitu dut, azpijoko eta gezurrekin ibili delako bestea. Amorrua, lehen laguna bezala neukalako. Nazka, jendea zein harroputza eta manipulatzailea izan daitekeen ikusita. Non dago duintasuna? Dena txerrikeri bat da. Ez du lortu tribunala aurrera ateratzea, baina oso etsita geratu naiz. Jendean konfiatzeak hori dakar, traizioak markatzen gaituzte. Eguna plof eman dut...
Beno, ez guztiz. Oso berandu jaitsi naizenena sukaldera, besteak bazkaltzen zeuden jada. Maialenek egin du gaur bazkaria (makarroiak eta berak egindako albondigak). Eta nitaz pendiente egon da, lasaitzen, lortuko dudala esaten... Baina noiz nagusitu da horrenbeste nire neskatotxoa??
Ba hori. Gero, arratsaldean, gaurko klaseak errekuperatzen pasa dut, Erreporterismoko lana epez igotzen eta Multimediakoa... ai, eskerrak irakasleak errukitu den eta gaurkoz lanik ez zegoela esan.

jueves, 26 de marzo de 2020

13.eguna, 2020.03.26,og

Goiza
Gaur be goiztik jeikita. Bart albiste txarrak, Iosuren lankide batek bere buruaz beste egin zuela galdakaoko ospitalean, koronabirusan positibo eman eta islatuko zutela jakitean. Urtarriletik bajan, belaunean zerbait eta operatzeko zain.
Denak sukaldean, bakoitza bere lanean. Urkoa arazoak matematikako ariketa batekin, eta Hk lagundi dio.
Giro-soinu bezala eitb.musika. Oso abesti polita 9.08tan, Louane "Je vole". Pelikula aspaldi ikusi nuen, oso polita (La familia Bélier). Ea berriz ikusterik daukagun.




miércoles, 25 de marzo de 2020

12.eguna, 2020.03.25, ak

Goiza:
Gaur txarto lo eginda, laneko arazoengatik behar bada. 4.14tik itzarrik, baina ia 6.00 arte ez naiz jeiki.
Umeak martxan ipini ostean, Correosera 8.20tan; baina itxita zegoen (ordu aldaketa egoeragatik), beraz ogia erosi eta etxera. Ah, ogia orain txartelarekin ordaintzea hobesten dute! Aldatu den beste zerbait. Etxera heldu orduko, umeak jada sukaldean lanean, egin eharrekoak eginda (logelak, garbiketa). Neu be klasean hasi naiz, 9.o00tan, baina 9.20-9.50 bitartean piper egin dut, irakaslea abisatuta lehenik (guatxapez).
Goiza guztia klasean, 13.10 arte. Lokuzioko ariketa (ahozko grabaketa bat) arratsalderako utzi dut, bazkal ordua zelako. Noiz da bazkal ordua? Iosu lanetik heltzean, gose etortzen delako.
Bazkaria:
Maiak egin du, arroza (bai, gaur be, Urkoren eskariz)
Arratsaldea:
Mugikorrean lekua egiten (beraz, kopiak egiten eta garbiketa). Zenbat tontokeri bidaltzen ditugun/dizkiguten!! azkenean, kokoteraino, zenbait guatxap taldeetako gauza guztiak ezabatu ditut, lehenago bukatzeko.
Amarekin eztabaida: etxearen atzealdea margotu beharra zegoela, Zigor arduratu zen horretaz... ba, antza, hauetako egunen baten egitekoa dela. Saiatu gara egoera honetan jarduera horrek eten ditzan konbentzitzen... baina alperrik. Ea Zigorrek zer dioen, besteok ados egon gara hobe zelakoan atzeraztea,baina berak hartu zuenez ardura, berak erabaki dezala. Ah, koloreaz... morea. Amak morez margotu nahi du goitiek behera etxearen atzealdea. Esan diot, berdin zaidala kolorea, berdin joango garela bisitan... (baina morea? benetan?)
Oin, filme bat ikusiko dut, bihar goizean oposaketaz hasiko naiz full-time (honezkero egon beharko nintzateke, baina emozionalki ez da momentua; izan beharko, dena den, beraz, bihartik aurrera ekingo diot lanari).

martes, 24 de marzo de 2020

11.eguna, 2020.03.24, at

Goiza 
Gaur berandutxo jeiki gara, 5.54. Iosu joan eta jada lanean nengoen, umeak itxartu aurretik aprobetxatzeko lasaitasun tarte hori. Nobelan be aritu naiz.
Suposatzen dut gaur ekarriko didala aurrekoa inprimatuta, lehiaketara bidaltzeko. Gaur dena prestatu eta bihar Korreosera joango naiz, bide batez ogia ekarriz. Zertarako aurkeztu irabaziko ez dudan zerbaitera? ba horrela, agian, baten batek irakurriko duelako, eta gerta daiteke publikatu nahi izatea... Aukera bat badago, behintzat; bidali gabe, hori bez.

Ba 9.00ak baino lehen laurok sukaldeko mahaian,bakoitza bere lanetan. Urko kexatu da, logure zela. Eta hor, bart 10.00etarako denak ohean geundela.
Urkok matematikak ozenean egiten ditu, bere buruarekiko egin beharrean. Klasean be hala bada, eta besteek berdin egiten badute...
Musika jarri dut, Eitb.euskal kantak, baina Maiak Euskadi Gaztea jartzeko eskatu du. Hegoi kaskoekin, bere bolara. Bai, lanean. Kostatu zait sukaldean lan egin behar zela onartzea, bakoitza bere gelan baino. Besteek protestatu ez dutena protestatu du berak, baina tira, hor dago kontzentratuta.
Ikasketetako zalantzak elkarri galdezka-erantzuten, hau giroa.
9.41, Urkok klaseko eginbeharrekoak bukatuta. Benetan? benetan.  Zerbait gehiago jarri beharko diogu... Hk bakarka egin beharrekoak burututa, oin fisika eta kimika lagunekin egin nahi duela... Ta Maia lagunen zalantzak erantzuten. Ene, gutxi iraun digu gaurkoan liburutegi giroak!

Zuzenbideko 2.mailako koordinatzaile bezala, irakasleen asteroko txostenak jaso eta dekanordetzara berbidali behar ditut . Hiru irakaslek bakarrik egin dute. Ta gero beste 2k.

lunes, 23 de marzo de 2020

10.eguna, 2020.03.23, al

Goiza
Planifikatu bezala, goiz altxatu (5.30) eta egun normala bezala dutxa+lan.
8.00tan umeak jaiki, gosariak, dena batu, eta lanean hirurak sukaldean. Bitartean, nobelaren testua pdf-an jarri dut eta Iosuri bidali, inprentara eramateko. Azkenean lehiaketara aurkeztuko dut, eta ale bat inprimatuta bidaltzea eskatzen dute. Ea biharko dakarren eta Korreosera noan. Epea martxoak 31an bukatzen da, beraz oraindik sasoiz gabiltza.
Etxetik 9.15 atera eta 13.15 heldu, hau plana!
Lehenik Lidl-era, asteko erosketa egitera. Errepidean auto gutxi, gehien bat kamioiak ikusten ziren. Dendan, jende normal, denak atean hartutako plastikozko eskularruekin. Horrek barik ez dago sartzerik. Denetarik zegoen, nabarmentzekoa esnea markakoak besterik ez zeudela. Prezioen aldetik ez dakit, ez dut aldaketa askorik nabaritu. Aurreko asteetako tiketak konparatzea litzateke. Baina ez daukat gogorik.
Amak bere erosketen zerrendaren argazkia bidali dit.
Erosketak egin eta Epaitegira, Berrizera. Badaezpada, bake epaile izendapena neraman poltsan, justifikatu behar izan ezkero zerbait edukitzeko. Ez dut behar izan. Baina idazkariak Auzitegi Nagusitik bidalitako dokumentua sinatu dit, "pase" bezala. Berrizen. azken astean ez da inor hil. Ez jaio, ez ezkondu.
Gero bai, Elorrixotik pasatu naiz Ama ikustera. Bost minutu egoteko asmoa ia bi ordutara luzatu zaigu... bakarrik dago, hitz egiteko gogoa zeukan: oporrak (14an bueltatu zen Tenerifetik), herriko kukuxumuxuak, bere eguneroko egitekoak, Aita... gaur be negar egin du. Oihanek deitu diola aprobetxatuz, gora joan naiz, beraien lehengo logelara. Maiderrek esan zidan Aitaren armairuan bere arropak oraindik bere usaina zutela. Ez da egia. Arropa usaina besterik ez zeukan. Arrasto hori be joan da, 7 hilabete hauetan.
Amak porruak zeuzkan prest. Biharko menua.

Umeak jaitsi dira portalera, erosketak igotzeko. 3 pisu dira, igogailurik gabe, beraz ez da lan makala. Autoa aparkatzera joan naizen tarte labur horretan, bueltarako erositako guztia batuta zeukaten, gauza bakoitza bere lekuan. Eta Maiak bazkaria berak prestatuko zuela esan duenez, laneko emailak errebisatzera igo naiz.
Bazkal ostean... "Se quien eres" seria ikusten jarraitu dut, "Picture-in-picture" moduan, eta aldi berean hau egiten, nobela zabalik, twitter, guatxapa eta beste zerbait. Astelehen tontoa, bihar serioski lan eguna, etxetik atera gabe. Bai, etxetik ateratzea nekatu nau gaur.


domingo, 22 de marzo de 2020

9.eguna, 2020.03.22, Ig

Igande bezala, etxeko garbiketa tokatzen zen. Eta betiko erritmoan: gosaldu ostean, bakoitzak bere logela, eta pasillua, sala eta eskilarak. Iosuk sukaldea eta nik komunak.

Bazkaltzeko umeak aurreratu dira, beraiek hasi dira prestatzen:Uk makarroiak, Maiak oilasko paparrarekin nuggetsak egin ditu, eta Hk patata frijituak.

Gero, Harry Potter 7.2 Ikusi dugu. Denak amaitu ditugunez, ez dakit bihar zer jarriko dugun...

Kirolena jarritzen du: pinpon, eskilarak gora eta behera, etxeko punta batetik bestera ibili,  eta azkenekoa: Iosuk Hri saskian jolasteko zerbait asmatzeko agindu dio. Horrela, bai, agindua. Berak ez dauka irudimenos, eta semeari eskatzen dio... Beno, ba azkenean zerbait moldatu dugu: brodatzeko arandelak, plastikozko poltsa, jarlekoa eta nonbaitetik berziklatutako sokak. Funtzionatzen du, balio txikia erabiltzen dutelako.

Merienda bakoitza bere bolara, eta afaria... beno, espinaka.tortila ipini dut niretzat, bi arraultsekin. banekien besteren batek erdia jango zuela (urte asko dira; lehen aldia Iosuk espinaka-tortila jaten zuela, eta gustatu zaio. En finserafin).

Laster ohera, bihar lan eguna da eta. Umeak (DBHkoak) 8.30-14.30 bitartean daukate ezarrita. Urkok (LH) ez horrenbeste, baina ez zaio txarto etorriko lanak egin, errepasatu eta sobratzen zaion tartean irakurtzen jardutea.

Iosu lanera doa, bazkal ordurarte. Beste 15 eguneko etxeratzea agindu dute gaur. Baina lanera joan behar izate hori eteten ez badute, auskalo noiz arte luzatu daitekeen.

Ni Bake Epaitegitik pasa beharko naiz. Zerbitzu minimoetan gaude, hau da, Erregistro Zibilean jaiotzak eta heriotzak inskribatu behar dira. Ezkontza denak bertan behera gelditu dira, heriotza-muturrean ez bada. Eta ez dut sekula halakorik ikusi. Bueltan, Amaren etxetik pasatuko naiz, 2 metrotara bada be, agurtzera. Telefonoz gabiltza egunero, baina ez da nahikoa. Zazpi hilabete daramatza bakarrik bizitzen. Eskerrak ortua daukala, airea hartzeko eta atzera-aurrera ibiltzeko. Esan diodanean bihar nijoala, terrazan kafea aterako duela esan dit. Ai ene, ta nik sartu-irten bat egiteko asmoa neukala... Etxera bueltatu orduko, erosketak ere egin behar ditut. eskerrak bihar klaserik ez dudan!

viernes, 20 de marzo de 2020

8.eguna.2020.03.21 larunbata

Goiza
Goiz jaikita, 5.45. Ea aktibatzen naizen, aspaldi oso etsita laneko kontuekin. Dutxa eta hementxe. Atzo, Multimedia klasean, Wordpress nola hasi erakutsi zigun, probako orri batekin. Egin nuen, probarena, baina jada lanerako egin behar duguna hasia daukat ere, hala nola. Hemen gero horretan jarriko ditudan edukiak antolatzen nabil, copy-paste bidez pasatzeko.
Gau Malenen urtebetetzea, 10 urte. Hurrengo astelehenean Hegoirena, 15. Uf. Oraindik astebete falta da... Ea Maiderrek ze argazki bidaltzen dizkigun.

*** 
Hemendik askorik ez, baina medioetan ikusten ari gara jendea zubia kanpoan pasatzera irten dela. Nola da posible horren arduragabekeria?
Astebete daramagu etxetik atera gabe, baina senarra astelehenean berriro lanera joan behar. Alperrikakoa dela dena pentsatzen hasiak. Denak etxean geratu ezean, DENAK ETXEAN, hau asko luzatuko da...
*** 

7.eguna, 2020.03.20 ostirala

Goizean klasea; bai, lehenengoan lana geneukan egiteko, binakako erreportajeak elkar zuzendu. Zuzenketak hasi ditut, (zaratari buruzko idazlana zen), baina bigarren klasea asteko zegoela utzi dut, aspertuta. Eskerrak Unaik zintxo-zintzo burutu beharreko txostena egin duen... Batzutan, talde-lanak funtzionatzen dute. Taldekideak lan egiten dutenean.

Bazkaltzeko aurreko eguneko sobera guztiak: arroza-zuria, dilistak, oilaskoa, pure, boniatoa... Iosu irteten da ogiaren bila (bere gustukoa ekartzeko).

Arratsaldea lasai. Kirola egin dute umeak (neskatoak eskilarak gora eta behera, bola handiaz abdominalak eta pinpon). Mutilak pinpon bakarrik. Urko oso trebea da, ea bideotxoren baten grabatzen dudan.

Ah, bai, gaur "Se quien eres" seriea ikusten hasi naiz. Ta ondo dago, 2 kapitulo ikusita ta jarraitzeko gogoz.

Gero, Urkok Harry Potter 6 jarri du. Ez dakit zenbat aldiz ikusita daukagu, baina elkarrekin mantaren azpian egoteko tartea da. Ai, aspaldi honetako umeen tontokeria: musuak dauden bakoitzean, begiak estaltzen dituzte. Eta Urkok "Agh, ze nazka, mihiaz". Itzela.

jueves, 19 de marzo de 2020

6.eguna, 2020.03.19, osteguna

Jai eguna da; nonbait, norbaitek, "aitaren eguna" ospatu behar zela erabaki zuen. Gure Aitak egun komertziala zela zioen, bera aita egunero zela. Beraz, edozein egunetan egiten genion oparia, edo sorpresa... eta ez egun honetan. Beraz, gurean ez da ospatzen.
Umeak edukitzen hastean, hau beroi argituta ume horien aitagaz, ba tradizioa mantendu dugu: egun honetan, oparirik ez, ez da ezer.

miércoles, 18 de marzo de 2020

EGUZKILOREAK

Ah, bai, gure eguzkiloreak!
Interneten erosi nituen haziak: 7 hazitxo, pote moñono batean, oso cool dena. 22€ garraioa barne.
Landatu nituen... ta ez zirela ateratzen. Hau drama, tuiterren denak berain landaretxoak erakusten... Ta girean bat ere ez. Eta horra hor non dioten ilargiaren-ez-dakit-zein fasera itxaoin behar zela... Joe! +
Beno, ba berandutxo eta lotsati, aorain egun batzuk hasi ziren ateratzen kimutxoak... eta orain 6 dauzkagu. Baina ez dut uste denak aurrera onik aterako direnik. Lade batetik, mantentzea zaila dela diotelako, eta bestetik... ba bat ikutzen egon naiz eta krak! egin du. Berriro lurrean sartu dut apurtutako aldetik, baina... Auskalo. Hau emozioa...
(benetan, etxeratzearen 5 eguna eta jada horrela... ui, nola amaitu dezakegun...).

5.eguna, 2020.03.18, asteazkena

Arruntasun kutsuak berrogeialdian

Zergatik diodan hori? gaur klasea izan dugulako. Birtuala, baina klasea.
9.00-10.15  Multimedia produkzioa eta edizioa: Iñakik estreinatu du klaseak emateko online bide hau. Eta ia onbody baino gehiago geunden konektatuta. Klase teorikoa zenez, ea apunteak irakurri eta egunean daukagun dena, ostiralerako. Susmoa daukat praktikoa horrela egitea zailagoa izango dela, niretzat behintzat. Ikusi eta komentatuko dugu ostiralean.
11.00-13.00 Lokuzioa: ai ene! klasea, azalpenak, eta lana. Albiste sarrera bat lokutatu (ahotsa + irudia) eta drivera igo. Gero irakasleak, BANAN-BANA komentatu ditu, zuzenketak eta ahokuekin. Ni azkena izan naiz, eskerrak Maiak bazkariaz arduratu dela.

Bazkaria:
Kubatar arroza. H horren berezia denez, arrautsak beharrean txostorra-tortilla egin du (ez, ez dago argazkirik)

Arratsaldea:
-Relax (bai, hori be egin behar da)
-Kirola:
      -Aita-alaba eskilarak gora eta bera. Maia bronka botatzen, bere aurretik aitak puzkerra bota duelako (bai, halakoak hemen ere gertatzen dira).
      -HU pinponean (sukaldeko mahaia moldatu dute horretarako, eskerrak handia den).
-Ni? ea Japoniarako geneukan bidaiaren gastuak bueltatzen diguten begiratzen. Aseguruak ezetz dio...

Albisteak :
Egoera hau apirilak 20 arte luzatu daitekeela esan dute, horrela udaberriko oporretan kutsatzeak ekiditeko.

Ba egoera hau ikusita, eleberri berriari ekitea pasatu zait burutik... Aurrekoa 34 egunetan egin nuen (idatzi, beste kontu bat zuzenketak izan dira, oraindik tarteka akatsen bat ateratzen dizkidate irakurle bolondresak. Bai, Zero Irakurleak edo betak deritzoten horiek). Baina ez dakit orain momentua den, batez ere barrutik ateratzen ez zaidalako (nola egin bestela 34 egunetan, goizeko 5.00tan jeikiz? barrutik atera behar zaizu, bestela alperrik).



lunes, 16 de marzo de 2020

Aisialdirako aukerak eta errekurtsoak


Baliabideak

Musika
http://thenostalgiamachine.com

Edukiak

https://twitter.com/eitb/status/1240321117237186560?s=20 
https://zuzeu.eus/euskara/etxeko-itxialdia-arintzeko/
https://twitter.com/eitb/status/1240321117237186560?s=20

http://booktegi.eus/euskal-fikzioa-euskaraz%E2%80%93liburu-elektronikoak

https://twitter.com/educaciongob/status/1239852641771048960?s=20

http://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/baliabide-pedagogikoak/

https://twitter.com/i/status/1239274588716118024

https://docs.google.com/forms/d/17HgRkvcMT6sm71e9rAanhSuPiTTl1BRKgirwT41Cn6U/viewform?edit_requested=true

https://www.rawstory.com/2020/02/internet-disgusted-after-trump-retweets-gross-video-of-texas-mayor-in-bathroom-i-think-you-have-hit-a-new-low/

https://www.google.com/search?safe=active&rlz=1C1GCEU_esES821ES821&sxsrf=ALeKk03QP13ngHz0Y_uj7V6eeVLH8i4ueQ%3A1584292913238&ei=MWRuXoiKDoTkU-6lvYAB&q=youtube+filmak+euskaraz&oq=youtube+filmak+euskaraz&gs_l=psy-ab.3..35i39.4117.6196..7009...0.2..1.250.1290.0j7j1......0....1..gws-wiz.......0i71j35i304i39j0i13j0i7i30j0i13i30j0i13i5i30.zTFISUa63ow&ved=0ahUKEwjI5sCC_5zoAhUE8hQKHe5SDxAQ4dUDCAs&uact=5

Filmeak:
Ken Loach Channel:
https://www.youtube.com/channel/UCvqO1X1sZLaNAOQaYgHpuFg

http://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/#/movies


4.eguna, 2020.03.17, asteartea

Egunekoak:
Iosu lanera, betiko orduan (5.00 jaiki, 6.00 etxetik atera).  Neu be jaiki, dutxa eta Internet. Lanerako blokeatuta nago. sukarrik ez, baina eztarria txarto.

Goiza: gosaldu, etxeko arropak jantzi, dena altxau (sukalde eta logelak), eta ikasketa saioa. Gaurkoan be Urko kalkulatutakoa baino lehenago bukatu du, ta  gero aspertzen zegoela zioen. Ba aspertu, ume, irudimen eta adimenerako ona da!

Eguerdi partean ikastolako guatxap taldean mugimendua ibili da; aita bat kexuka, etxetik lan egin eta umeak atendidu aldi berean ezinezkoa zitzaiola, umeak fitxak egiten denbora guztian ariketen azalpenak eskatzen eta galdezka. Uf, ba hau luzarorako doala diote... Dei birtualen bidez laguntza eskaini diogu, ez dakit egingo dugun. Ikastolan jartzen du erantzukizuna, irtenbidea handik eman behar dutelakoan. Ez dakit ba; guzti honek denok harrapatu gaitu kontrako-norabidean...

Arratsaldean Amamarekin bideodeia saiakuntzak egiten ibili gara. Bakarrik bizi da orain, eta ez da berdina deitu eta hitz egin edo ikustea; batez ere, umeak ikustea. Horrela ez da aspertzen eta ez dio buruari buelta larregi ematen... tarte baten behintzat. Txarrena, saiatu ditugun baliabideak 4 dei bakarrik onartzen dituela, ezin denak elkarrekin jarri (8 etxe konektatzea zaila da).

3. eguna, 2020.03.16, astelehena


Goiza:
Asteko-egunetako errutina mantentzen saiatu gara: altxau, gosaldu, dutxak, pijamak kendu eta etxeko arropak jantzi.
Eta ikasketak. Bakoitzak bazekien zer egin behar zuen (irakasleak bidalita), txikienarena gurasoei bidalia; beraz, astebeteko zereginak materia bakoitzeko liburuxkan markatu dizkiot. Ariketa asko iruditu zaizkit...

Andereñoari idaztea pentsatzen nabil, lan gehiago bidali diezaion. Bi materia zeuzkan gaur goizerako, 3 ordutan egiteko... ta 45 minututan denak eginaz zeukan ume moko honek! bale, maten oso ona da.

Kalea:
Ogiaren bila joan naiz. Jendea bazebilen kaletik. Denda asko itxita, beste batzuk argirik gabe eta pertsianak erdi jaitsita, baina tarteka jendea atenditzen.
Etxe pareko belar.-denda zabalik. Argazkia atera diot, tipoak ikusi eta atera da, nahiko bortitz, ea zertan nenbilen. Egia esan diot: senarrak galdetu didala ea Durango zelan, eta gehiena itxita zegoela esan diodala. Baina ez zaio argazkiarena gustatu. Izorrai!


Bazkaltzeko:
-Kroketak: pernilazkoak eta txipiroi-tinta eta ganbatxoenak. Azken hauetan gatzarekin pixkat pasatu gara...
-Makarroiak eta arroza (atzokoa)
-Oilasko izterrak (atzoko sobrak) eta patata frijituak.


Bazkalostekoa:
-Star Wars lehen episodioa jarri dugu. Egunean bat ikusita, badaukagu entretenimendua programatuta.
-Egunean behin egin: 8/10
-Interneten albisteak ikusi; umeek ordubeteko kirola egin behar zutela, eta lehenik sasi-saskibalio joko asmantu baten aritu dira. Gero, neskatoa eskilarak gora eta behera ibili da, kaskoak jarrita bere bolara. Ia sei mila pauso egin ditu, bere kontagailuaren arabera.

Osasuna:
 Denak ondo. H estulka, baina sukarrik ez. Ni eztarriko minaz, plakak dauzkat. Paracetamol eta te beroa.

Lan-kontuak:
Oposaketako tribunaleko bi kide aldatzeko Saileko Kontseilua deitua zegoen astearterako, baina bertan behera utzi dute. Zuzendariak deitu dit, jakitunean jartzeko beste aldetik presionatzen dabiltzala eta endredatzen. Kontuz ibiltzeko. Benetan, pena eta amorrua ematen du egoera honek.

Afaria:
Bakoitza bere kaxa.  Ni kakao beroa irakurri bitartean, eta ohera. 9.00pm.
Bai, goiztxo ibiltzen gara...

domingo, 15 de marzo de 2020

2.eguna, 2020.03.15, igandea

Goiza:
9.00tarako denak gosalduta/gosaltzen. Igandea denez, oraindik lan-planik ez.
Logelak altxau, ta tarte baten jolastu (saskibaloian, nolabait moldatu dira).
Etxeko arropak jantzi (egun guztian pijaman ez egoteko), dutxen txanda (egun osoan zehar txandaka).
Gailu-tartea, bazkal ordua izan arte.

Bazkaltzeko:
-Urkok "arroza-gauzekin" egin du.


Gaur ikusitakoak:
  https://twitter.com/i/status/1239274588716118024