Egun lanpetua, baina dena administratiboa. Koordinazio esparruak eguneratuok (2.mailako koordinatzaile bezala beste irakasleen txostenak eskatu, bildu, antolatu, dekanatura bidali; kanpo praktiketako instruktoreen txostenak jaso eta ikasleak kalifikatu eta dena koordinatzaileari; falta direnei emaila bidali, eskatuz...).
Nekatuta, gaurkoz ez dakit gehiago egingo dudan. Laster bazkaria prestatu, bazkal ostean erosketak+epaitegi+ama bisitatu.
Gaurko menua:
-tomate entsalada
-entsalada berdea
-spaguetti (sobrak)
-solomoa patatekin
Oin, irakurketa pixka bat; nobela luzea, baina engantxau naiz... ea hiltzailea nor den, demontre!
Ah, ereindako eguzkilorak hiltzen ari dira; behar bada kimiko gehiegi bota diet... Gaur lurra aldatu diet, ea berbizten diren... Joe, ea baten bat sano ateratzen zaigun! 7 hasitik, 5 atera ziren... eta oin denak hilzorian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario