Goiza
Gaur berandutxo jeiki gara, 5.54. Iosu joan eta jada lanean nengoen, umeak itxartu aurretik aprobetxatzeko lasaitasun tarte hori. Nobelan be aritu naiz.
Suposatzen dut gaur ekarriko didala aurrekoa inprimatuta, lehiaketara bidaltzeko. Gaur dena prestatu eta bihar Korreosera joango naiz, bide batez ogia ekarriz. Zertarako aurkeztu irabaziko ez dudan zerbaitera? ba horrela, agian, baten batek irakurriko duelako, eta gerta daiteke publikatu nahi izatea... Aukera bat badago, behintzat; bidali gabe, hori bez.
Ba 9.00ak baino lehen laurok sukaldeko mahaian,bakoitza bere lanetan. Urko kexatu da, logure zela. Eta hor, bart 10.00etarako denak ohean geundela.
Urkok matematikak ozenean egiten ditu, bere buruarekiko egin beharrean. Klasean be hala bada, eta besteek berdin egiten badute...
Musika jarri dut, Eitb.euskal kantak, baina Maiak Euskadi Gaztea jartzeko eskatu du. Hegoi kaskoekin, bere bolara. Bai, lanean. Kostatu zait sukaldean lan egin behar zela onartzea, bakoitza bere gelan baino. Besteek protestatu ez dutena protestatu du berak, baina tira, hor dago kontzentratuta.
Ikasketetako zalantzak elkarri galdezka-erantzuten, hau giroa.
9.41, Urkok klaseko eginbeharrekoak bukatuta. Benetan? benetan. Zerbait gehiago jarri beharko diogu... Hk bakarka egin beharrekoak burututa, oin fisika eta kimika lagunekin egin nahi duela... Ta Maia lagunen zalantzak erantzuten. Ene, gutxi iraun digu gaurkoan liburutegi giroak!
Zuzenbideko 2.mailako koordinatzaile bezala, irakasleen asteroko txostenak jaso eta dekanordetzara berbidali behar ditut . Hiru irakaslek bakarrik egin dute. Ta gero beste 2k.
No hay comentarios:
Publicar un comentario