Egunekoak:
Iosu lanera, betiko orduan (5.00 jaiki, 6.00 etxetik atera). Neu be jaiki, dutxa eta Internet. Lanerako blokeatuta nago. sukarrik ez, baina eztarria txarto.
Goiza: gosaldu, etxeko arropak jantzi, dena altxau (sukalde eta logelak), eta ikasketa saioa. Gaurkoan be Urko kalkulatutakoa baino lehenago bukatu du, ta gero aspertzen zegoela zioen. Ba aspertu, ume, irudimen eta adimenerako ona da!
Eguerdi partean ikastolako guatxap taldean mugimendua ibili da; aita bat kexuka, etxetik lan egin eta umeak atendidu aldi berean ezinezkoa zitzaiola, umeak fitxak egiten denbora guztian ariketen azalpenak eskatzen eta galdezka. Uf, ba hau luzarorako doala diote... Dei birtualen bidez laguntza eskaini diogu, ez dakit egingo dugun. Ikastolan jartzen du erantzukizuna, irtenbidea handik eman behar dutelakoan. Ez dakit ba; guzti honek denok harrapatu gaitu kontrako-norabidean...
Arratsaldean Amamarekin bideodeia saiakuntzak egiten ibili gara. Bakarrik bizi da orain, eta ez da berdina deitu eta hitz egin edo ikustea; batez ere, umeak ikustea. Horrela ez da aspertzen eta ez dio buruari buelta larregi ematen... tarte baten behintzat. Txarrena, saiatu ditugun baliabideak 4 dei bakarrik onartzen dituela, ezin denak elkarrekin jarri (8 etxe konektatzea zaila da).
No hay comentarios:
Publicar un comentario