«Iam tempus est agi res»(jarduteko garaia heldu da)
Goizeko tartea eguneratzen eta Twitterren gauzak ikusten. Tarteka horrek animatzen nau, bai, nolabaiteko interakzio horrek.
Zabaldu dut, aspaldiko partez, Irakaskuntza Proiektua, ea laster bukatutzat eman dezakedan eta beste zatiak prestatzen jarraitu... behar bada, tartetxoren baten (ez diot noiz), unibertsitate-karrera delakoa azaltzen saiatuko naiz.
Larunbata goizetan, normaltasun egoeran, Sorginen Larrekoak geratzen gara kafetxoa hartzera. Aitzakia da, ama-alabok batzeko, hitz egin, kuxkuxeatu, bata besteari animoak eman... talde-terapia, betikoa. Bi aste osoz hori gabe, eta aurretik ama oporretan zegoela...
Ba bideo-dei-kafe proposatu diet, eta hor ibili gara, normaltasunari eutsi nahian. Amari ondo etorri zaio; bestioi be. Maiderrek Nur-en 2.alea eskatu du, Malenek irakurri dezan. Bihar utziko dut Amamaren etxean, epaitegitik bueltan. Dena amaitzean, oposaketa ostean, eta hau aterata, Durangoko Gran Hotelera joango gara bazkaltzera. Ospakizuna aitzaki, baina egingo dugu!
Maialen bideodeian ibili da, klaseko batekin (Manex, oraingoan). Mutilak pinponean. Bukatzean, Iosu erosketak egitera atera da. Bera da etxetik egunero ateratzen dena, astean zehar goizetan lanera eta asteburuetan ogiaren bila. Besteok gutxiago: Hegoi ogitan egunero, kalea ikus dezan. Beste biak, gixajoak, 15 egun etxetik atera gabe daude. Nik bihar be epaitegira joango naiz (jaiotza bat behintzat inskribatzeko dago). Daukadan ziurtagiriaz egunero joan ninteke, baina zertarako? idazkariaz hitz eginda, zerbait premiazkorik balego momentuan joango nintzateke. Baina, bestela, astean behin nahiko. Hobe arriskuak txikitzea...
No hay comentarios:
Publicar un comentario