miércoles, 18 de marzo de 2020

5.eguna, 2020.03.18, asteazkena

Arruntasun kutsuak berrogeialdian

Zergatik diodan hori? gaur klasea izan dugulako. Birtuala, baina klasea.
9.00-10.15  Multimedia produkzioa eta edizioa: Iñakik estreinatu du klaseak emateko online bide hau. Eta ia onbody baino gehiago geunden konektatuta. Klase teorikoa zenez, ea apunteak irakurri eta egunean daukagun dena, ostiralerako. Susmoa daukat praktikoa horrela egitea zailagoa izango dela, niretzat behintzat. Ikusi eta komentatuko dugu ostiralean.
11.00-13.00 Lokuzioa: ai ene! klasea, azalpenak, eta lana. Albiste sarrera bat lokutatu (ahotsa + irudia) eta drivera igo. Gero irakasleak, BANAN-BANA komentatu ditu, zuzenketak eta ahokuekin. Ni azkena izan naiz, eskerrak Maiak bazkariaz arduratu dela.

Bazkaria:
Kubatar arroza. H horren berezia denez, arrautsak beharrean txostorra-tortilla egin du (ez, ez dago argazkirik)

Arratsaldea:
-Relax (bai, hori be egin behar da)
-Kirola:
      -Aita-alaba eskilarak gora eta bera. Maia bronka botatzen, bere aurretik aitak puzkerra bota duelako (bai, halakoak hemen ere gertatzen dira).
      -HU pinponean (sukaldeko mahaia moldatu dute horretarako, eskerrak handia den).
-Ni? ea Japoniarako geneukan bidaiaren gastuak bueltatzen diguten begiratzen. Aseguruak ezetz dio...

Albisteak :
Egoera hau apirilak 20 arte luzatu daitekeela esan dute, horrela udaberriko oporretan kutsatzeak ekiditeko.

Ba egoera hau ikusita, eleberri berriari ekitea pasatu zait burutik... Aurrekoa 34 egunetan egin nuen (idatzi, beste kontu bat zuzenketak izan dira, oraindik tarteka akatsen bat ateratzen dizkidate irakurle bolondresak. Bai, Zero Irakurleak edo betak deritzoten horiek). Baina ez dakit orain momentua den, batez ere barrutik ateratzen ez zaidalako (nola egin bestela 34 egunetan, goizeko 5.00tan jeikiz? barrutik atera behar zaizu, bestela alperrik).



No hay comentarios:

Publicar un comentario