Igande bezala, etxeko garbiketa tokatzen zen. Eta betiko erritmoan: gosaldu ostean, bakoitzak bere logela, eta pasillua, sala eta eskilarak. Iosuk sukaldea eta nik komunak.
Bazkaltzeko umeak aurreratu dira, beraiek hasi dira prestatzen:Uk makarroiak, Maiak oilasko paparrarekin nuggetsak egin ditu, eta Hk patata frijituak.
Gero, Harry Potter 7.2 Ikusi dugu. Denak amaitu ditugunez, ez dakit bihar zer jarriko dugun...
Kirolena jarritzen du: pinpon, eskilarak gora eta behera, etxeko punta batetik bestera ibili, eta azkenekoa: Iosuk Hri saskian jolasteko zerbait asmatzeko agindu dio. Horrela, bai, agindua. Berak ez dauka irudimenos, eta semeari eskatzen dio... Beno, ba azkenean zerbait moldatu dugu: brodatzeko arandelak, plastikozko poltsa, jarlekoa eta nonbaitetik berziklatutako sokak. Funtzionatzen du, balio txikia erabiltzen dutelako.
Merienda bakoitza bere bolara, eta afaria... beno, espinaka.tortila ipini dut niretzat, bi arraultsekin. banekien besteren batek erdia jango zuela (urte asko dira; lehen aldia Iosuk espinaka-tortila jaten zuela, eta gustatu zaio. En finserafin).
Laster ohera, bihar lan eguna da eta. Umeak (DBHkoak) 8.30-14.30 bitartean daukate ezarrita. Urkok (LH) ez horrenbeste, baina ez zaio txarto etorriko lanak egin, errepasatu eta sobratzen zaion tartean irakurtzen jardutea.
Iosu lanera doa, bazkal ordurarte. Beste 15 eguneko etxeratzea agindu dute gaur. Baina lanera joan behar izate hori eteten ez badute, auskalo noiz arte luzatu daitekeen.
Ni Bake Epaitegitik pasa beharko naiz. Zerbitzu minimoetan gaude, hau da, Erregistro Zibilean jaiotzak eta heriotzak inskribatu behar dira. Ezkontza denak bertan behera gelditu dira, heriotza-muturrean ez bada. Eta ez dut sekula halakorik ikusi. Bueltan, Amaren etxetik pasatuko naiz, 2 metrotara bada be, agurtzera. Telefonoz gabiltza egunero, baina ez da nahikoa. Zazpi hilabete daramatza bakarrik bizitzen. Eskerrak ortua daukala, airea hartzeko eta atzera-aurrera ibiltzeko. Esan diodanean bihar nijoala, terrazan kafea aterako duela esan dit. Ai ene, ta nik sartu-irten bat egiteko asmoa neukala... Etxera bueltatu orduko, erosketak ere egin behar ditut. eskerrak bihar klaserik ez dudan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario