lunes, 16 de marzo de 2020

3. eguna, 2020.03.16, astelehena


Goiza:
Asteko-egunetako errutina mantentzen saiatu gara: altxau, gosaldu, dutxak, pijamak kendu eta etxeko arropak jantzi.
Eta ikasketak. Bakoitzak bazekien zer egin behar zuen (irakasleak bidalita), txikienarena gurasoei bidalia; beraz, astebeteko zereginak materia bakoitzeko liburuxkan markatu dizkiot. Ariketa asko iruditu zaizkit...

Andereñoari idaztea pentsatzen nabil, lan gehiago bidali diezaion. Bi materia zeuzkan gaur goizerako, 3 ordutan egiteko... ta 45 minututan denak eginaz zeukan ume moko honek! bale, maten oso ona da.

Kalea:
Ogiaren bila joan naiz. Jendea bazebilen kaletik. Denda asko itxita, beste batzuk argirik gabe eta pertsianak erdi jaitsita, baina tarteka jendea atenditzen.
Etxe pareko belar.-denda zabalik. Argazkia atera diot, tipoak ikusi eta atera da, nahiko bortitz, ea zertan nenbilen. Egia esan diot: senarrak galdetu didala ea Durango zelan, eta gehiena itxita zegoela esan diodala. Baina ez zaio argazkiarena gustatu. Izorrai!


Bazkaltzeko:
-Kroketak: pernilazkoak eta txipiroi-tinta eta ganbatxoenak. Azken hauetan gatzarekin pixkat pasatu gara...
-Makarroiak eta arroza (atzokoa)
-Oilasko izterrak (atzoko sobrak) eta patata frijituak.


Bazkalostekoa:
-Star Wars lehen episodioa jarri dugu. Egunean bat ikusita, badaukagu entretenimendua programatuta.
-Egunean behin egin: 8/10
-Interneten albisteak ikusi; umeek ordubeteko kirola egin behar zutela, eta lehenik sasi-saskibalio joko asmantu baten aritu dira. Gero, neskatoa eskilarak gora eta behera ibili da, kaskoak jarrita bere bolara. Ia sei mila pauso egin ditu, bere kontagailuaren arabera.

Osasuna:
 Denak ondo. H estulka, baina sukarrik ez. Ni eztarriko minaz, plakak dauzkat. Paracetamol eta te beroa.

Lan-kontuak:
Oposaketako tribunaleko bi kide aldatzeko Saileko Kontseilua deitua zegoen astearterako, baina bertan behera utzi dute. Zuzendariak deitu dit, jakitunean jartzeko beste aldetik presionatzen dabiltzala eta endredatzen. Kontuz ibiltzeko. Benetan, pena eta amorrua ematen du egoera honek.

Afaria:
Bakoitza bere kaxa.  Ni kakao beroa irakurri bitartean, eta ohera. 9.00pm.
Bai, goiztxo ibiltzen gara...

No hay comentarios:

Publicar un comentario