Aurkezpena:
Multimedia proiektu inprobisatua
Beste ideia bat neukan: bikaina, serioa, datu askorekin… pixka bat kontrolatzen dudan gai bati buruzkoa (ahalik eta errazagoa burutzeko lana), jardunaldi bat zegoen tartean jende ospetsuarekin…Baina egoera aldrebestu dela eta, Jardunaldia bertan behera geratu denez, ba hori. Lan hori so “laua” geratuko litzateke elkarrizketen saltsa horiek gabe.
Beraz, egoera berrira egokituta (erresilientzia), beste proiektu hau asmatu dugu: gure esperientzia kontatu, itxialdian, modu arin batean.
Bi kontutxo, honen harira:
- Blog hau MM Proiekturako da (Multimedia produkzio eta edizioa, Kazetaritza Graduko 3. mailakoa. Irakaslea Iñaki Zabaleta Urkiola da, Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea, UPV-EHU)
- Ez daukat asmorik publikoa egin eta zabaltzeko. Nire trebesia teknologikoa eskasak dira, baina gauza berriak ikastea gustatzen zait, eta honi gogoz ekingo diot. Zeinek esan diezaioke ezetz erronka bati? neu ez.
Ostegunean, martxoak 12
Eguerdi aldera bagenekien eskolak etengo zirela EAEan maila guztietan. Unibertsitatea barne. Giroa lasai zen, ia oporrak balira. Ikasketa presentziala birtuala izatera pasatuko zela eta, horrekin jai.
"Eskuak garbitu"
Ostirala, martxoak 13:
Normal, etxean umeekin (3, gero aurkeztuko ditugu), etorriko zena ikusita lehen arauak jartzen. ARAUAK, bai; esan dut hiru ume direla, ezta? arauak beharrezkoak dira. Errazena da telebistan aurrean utzi, edo Play madarikatura engantxautak, egun guztian. Bake santua guztiontzat. Baina erantzukizunak ere badaude bizitza honetan. Beraz, goizeko 9.00tarako denak gosalduta/gosaltzen (aprobetxatuz aita ez zegoela), ta gero agobiorik gabe errutinak azaltzen eta ezartzen:
- Jeiki, gosaldu, dutxak (*)
-Goizeko plana: "gailurik" ez (telebista, mugikorrak, tablet, Play, ordenagailu...). Irakurri, eskulanak, jokoak...
-Bazkaria: gaurkoan denon artean, gero txandatuko. Hk patata-entsalada prestatu zuen, M+Uk gailetak eta nik indioilarra.
-Arratsaldeko plana: bakoitza bere bolara (beraz, tb, Play, ordenagailu...).

PolloIndio:
indioilarraren itzulpen oso librea. Baina oso.
indioilarraren itzulpen oso librea. Baina oso.
No hay comentarios:
Publicar un comentario