jueves, 9 de abril de 2020

27.eguna.2020.04.09, og

Nekea nabaritzen hasia, guzti honekin...
Gainera, gaur 8 hilabete Aita zendu zela. Argazkiak ikusten pasa dut goiz tarte handi bat.

Gosaltzeko orduan gauerako filmea aukeratuta. Iosuk "La vida de Brian" proposatu du. Joe, aurrekoan nik esan nuen eta berak ezetz... Berdin zait, 5ok elkarrekin egoteaz konformatzen naiz. Dibertigarria da Urkoren galdera jarioa, Maiaren komentarioak... Hk barre egiten die, ixil-ixilik.

Unai Amaren etxera joan da, ortua prestatzera. Ez dakit zertarako nahi duen orain Amak ortua, baina tira, jendea lan egiteko prest badago... Hemengoak ere pozik joaten dira laguntzera. 

Bazkaltzeko pizza masa egin dut, eta gero mutilak arduratu dira bakoitzaren bere gustuko olata egiten.
-Iosuk: tomatea+gazta+atuna+pernila+sardinak+berakatza
-Hk: tomatea+saltxitxak+txistorra (pernila botatzea ahaztu zaio)
-Mk: tomatea+gazta+atuna+pernilla+saltxitxak
-Uk: tomatea+atuna+saltxitxak
-Nik: tomatea+gazta+atuna+pernilla+berakatza

Aurretik, espinaka tortilla / arraultsak eta atzoko makarroiak (Hrentzan bakarrik heldu dira) eta nuggets gutxi batzuk.

Biharko txoripan egin nahi dute.

Alarma egoera apirilak 26an amaituko dela diote, pixkanaka eta baldintzapean kalera irtetzen hasiko garela.
Baina Twiterren apostuak egiten dira alarma egoera hau ekainak 1 arte ez duen iraungo...

Bitartean, Iosu udarako opor alternatiboak planifikatzen hasi da. Norvegiara joatekoak ginen (zerbait antolatuta eta hartuta dauka jada), baina badaezpada a) Iparraldera b) Nafarroara nora joan begiratzen hasi da. Badauka entretenimendua... zoro bakoitza bere zoramenaz pozik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario