domingo, 19 de abril de 2020

37.eguna.2020.04.19, ig

Beno ba, antza, 27tik aurrera umeak baldintza askorekin, baina tartetxo batez atera ahal izango dute kalera.
Eztabaida handia sareetan gai horrekin. Baina lanera irteten direnak ez dakite zer den 36 egun etxetik atera gabe egotea. Umeek airea behar dute, kalekoa. Joe, ez gara ba hiri handi batean biziz, 5 minututan mendian gaude. Ta mendira joango gara lehen egunean. Espero.

Igandea da, beraz garbiketa eguna. Bakoitzak bere logelaren ardura dauka (gero ikuskaria pasatzen da, egin gabe dauden gauzak banan bana agerian utziz). Eta egongela, umeen-txokoa, eskailerak eta pasilloa, umeen lana da. Iosuk sukaldea eta nik komunak. Hau da gure etxean garbiketa banaketa. Ai, bai, garbiketa Iosuren gustura eta bere modura egin behar da!

Hilabete hasieran irakasleari bidali banion ere, proiektuaren gidoia ez nuen eGelara igo antza; eskerrak berriro zabaldu duen, eta igotzeko aukera izan dut...

Bazkaltzeko: oilasko izterrak laban. Zergatik izterrak eta ez oilasko osoa? denok nahi dugulako zatirik goxoena...12.00tan hasi naiz prestatzen (hau dan, labako bandejan ipini, belarrak bota -aurkitutako denak-, garagardoa, ur pixka bat (denoi gustatzen zaigu saltsan ogia bustitzea), gatza, pimienta eta berakatza. Ah, ta patata pare bat, zatituta.
45 minututan etxe guztia oilasko usainaz, ta umeak noiz bazkalduko dugun galdezka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario