martes, 28 de abril de 2020

46.eguna.2020.04.28, at, Lana. Urko

Goiz jeiki eta lanean. Arratsalderako masterreko ikasleentzat testa prestatu, koordinazioko txostenak antolatu (berandir abtei gogorarazpen emaila bidali), emailak eguneratu.
Umeak jaiki eta gosaltzen ipini. Iosu be tarteka aginduak ematen, urduri jartzen gaitu gure errutinetan horrela sartzen, baina tira.
9etarako denak sukaldean lanean.
Urkoren erritmoaz keskatzen hasia, atzo guatxapean Maider eta Zigorrekin hitz egindakoaren ostean. Beste biak klaseak online dituzte, baina Urkorena ezberdina da. Irakasleak ostiraletan aste horretako lanen zuzenketak bidaltzen dizkio, eta hurrengo asteko ordutegia eta ariketak. Eta audio mezu bat. Horretan datza Urkoren heziketa hau hasi zenetik.
Gurean ez dago inprimatzeko, eta tabletarekin konpontzen ari da. Baina bere gainean gaude orain, ez zer eta nola egiten duen. Suposatzen dut ikastolan honetaz hitz egin beharko dugula, datorren itxialdira begira...
Beno, gaurkoz laneko egin beharrekoak goizean bukatuta; arratsaldean besterik sortzen ez bada, klaseko lanetarako (ikasle bezala) eman ditzaket tarte batzuk. Goizean audio bat grabatu dut, eta Audacity programaren gora-beherakoak erakutsi dizkiot Urkori. Beno, ba gaurko audio bat bion artean moldatu dugu. Ez da munduko hoberena izango teknikoki, baina beste guztian, gorenekoa: elkarrekin programa trasteatu eta probatu, akatsak berregin... eta umea horren interesatua ikustea, aspaldi ez bezala. Telebista eskatzea ahaztu zaio eta!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario