miércoles, 29 de abril de 2020

47.eguna.2020.04.29,ak

Gaur klase eguna, topera. Multimedian klase teorikoak bukatu dira, eta Lokuzioan telebistako froga bat egion dugu (albistea lokutatu eta grabatu eta bidali). Ea zer ateratzen den... Buruz egin behar zen, irakurri gabe, baina ezinezkoa zait eta... ba hori, irakurrita egin dudala eta gero irakasleari emailez aitortu diot; dena den, lokutatu dut, ez irakurri. Ez da berdina. Baina testua neukanez, ba hori, hitzez hitz ez dut agindutakoa bete. Irakasleak ez kezkatzeko dio; ez duela oraindik ikusi... Susmoa daukat esan ezean, ez zuela nabarituko, baina tira. Umeei kontatu diet, eta baita "aitorpena". Ez dakit zintzo jokatzearena ondo ulertu duten... uste dut baietz.

Inprimatzeko gaiak ere antolatu ditut, Iosuk pixkanaka ekarri ditzan. Ea Multimedia azterketa egunerako denak ditudan...

Gaur ez naiz Bake Epaitegira joan, eta ostiralean jai denez... ba astelehenerarte jai.

Ostiralean Urkoren urtebetetzea, 10 urte egingo ditu gure txikienak. Pena handia ematen dit, ezin ospatu berak nahiko lukeen bezala... Gixajoak, bere gustuko jakiak eskatu ditu egun horretarako, horrekin nahikoa dela:
- gosaltzeko krepes
- bazkaltzeko: arraultsa-beteak, odolostea tomateagaz, izokina plantxan eta txokolatezko izozkia.
Ta hori egongo da. Besteekin adostu dugu txikia jaiki orduko globoak jarriko ditugula sukaldean, eta opariaz... ba txikilin kaxa pare bat (katilo eta guzti) eta kalkulagailu bat. Amazonen kaskoak eskatu ditugu, baina hurrengo asterarte ez dira helduko...
Ah, lehen aldiz liburu elektroniko bat deskargatu diogu Urkori, tabletean irakurri dezan.

Hobe ohitura berriak eraikitzen hastea, lehen bait lehen...

Etxetik ateratzea fase ezberdinetan antolatu dute; deseskalada deitu diote. Eta gerokoari, "normaltasun berria". Guztiz distopikoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario