10 URTE!!!
Goizean, bera jaiki baino lehen, puxikaz bete dugu sukaldea. Iosuk eta Hegoik be lagundu dute jartzen!
Gosaria, beraz eskatu bezala, creppes. Opariarena aurkitu dugunarekin moldatu dugu: Chiquilin gailetak katiluarekin, kalkulagailu bat, txikle pakete bat eta galtzerdiak egiteko banbuzko orratzak. Hurrengo astean berak eskatutako kasko/aurikularrak helduko dira.
Egoeraz jabetzen da, gixajoa: "Ama, ez dut oparirik behar, lasai. Baina gosaltzeko creppes egiten baduzu... ta bazkaltzeko arroza+izokina+arrautsa beteak+izozkia... Hori bai egun bikaina!"
Ta egun bikaina eman diogu, nola ez ba!
Gosaldu ostean Amamarengana joan gara Urko ta biok: gomazko eskularruak, maskarilla eta maskara, denak jantzita sartu da Amamanean. Ez ustekoan harrapatu dugu, eta amama eta biloba emozionatu dira, naiz eta ezin elkar hurbildu. Ogia eta pasteltxoak eraman dizkiogu, berak ere Urkoren urtebetetzea ospatu dezan.
Etxeko denek, familiaka, bideo bat osatu dute, zoriontzeko. ITZELAK!!! Zigorrek denak bat eta bidali digu, Urko oso pozik eta harro geratu da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario