viernes, 3 de abril de 2020

20.eguna.2020.04.02, og

LEHEN ALARMA!!
Maialen makaltxo jaiki da. Parazetamol hartuta goizean klaseei eustea lortu du, baina lehen alarma piztu zaigu, Defcon-4.
Etxealdia aurretik gaixorik egon zenez, matematikako liburua falta zitzaion. Orain arte lagunek bidaltzen zizkioten ariketak, argazki bidez. Baina ez zen plana, eta irakasleari idatzi dio. Eman dizkigun aukeren artean errazana zen egunean bertan ikastolara joan eta liburua jasotzea. Beraz, neu atera naiz etxetik.
Ikastolan Zuzendaria zegoen, sarrerako txokoan. Atezainak lagundu dit liburuaren bila (telefonoz, Maiak esan behar izan digu non bilatu). Ba hori, liburua lortuta. Zuzendariarekin hitz egiten, gauzak nahiko konplikatu direla argi dago. Etxetik ateratze ez dakigu noiz eta nola izango den, eta umeak klasera joatearena are gutxiago. Gure umeetaz hitz egiten, badakit hauek ez dituztela arazorik izango ikasturteko edukiak gainditzeko, egunero eguneko lanak eta ikasketak burutzen dituztelako, modu ordenatu batean.
Kanpoan nengoela aprobetxatuz, ogia erostera joan naiz. Txartelarekin ordaintzeko arazoak, eta BBkra. Txartela ondo dabil (eskerrak!). Ezkurdin odol-emaileen busa zegoen, eta eman dut.
Arratsaldean lanik ez, denbora guztian Maialenekin (serie bat jarri dugu, Unortodox). Sukarra 38.0 -38.8 tartean euki du... Gero, parazetamola hartu eta ohera. Salan jarri dut, erosoago egoteko (logelan litera, eta gaixorik daudenean nahiago dute kanpaina-ospitalea ipintzea salan).

COVID app-an datuak sartu ditugu. Txat mezu bidez aritu gara (suposatzen dut adituren batekin), eta estulik ez duenez, lasaiago gaude,

No hay comentarios:

Publicar un comentario