Ba hori, goiza guztia gelditu gabe:
Umeak jaiki, gosaldu, lanean jarri...
Epaitegira deitu eta bai, gaurkoan sinadura dagoela.
Erosketen zerrenda egin, ta etxetik atera.
Iosu 10.30 doa, 5ak arte, zein ordutegi bitxia jarri dioten... Total, goiz jeiki eta lanean aritzen da ordurarte ere eta!
Erosketak egin ditut. Goma zegoen (jostun gauzetan ibiltzen garenerako konbenigarria da eskura izatea; baina hau hasi zenean Zigorri eman nion neukan guztia, maskarak egin zitzan. Mezua bidali diot, ea gehiago behar zuen...
Gero, Matienara: Dabidek eskularru eta maskarillak zeuzkan Unairentzat Elorrixora eramateko.
Berrizera, epaitegira.
Elorrixora: Dabiden poltsa utzi, beste bat hartu bueltan eramateko, Zigorrek guretzat utzitako maskara hartu eta gomak utzi (bai, azkenean mezuari erantzun dio baitzekoaz, gomak behar dituela; beraz, niretzat erositako bi paketeak han utzi dizkiot). Ah, eta Amarekin kafe eta tartetxoa. Gaur be negarrez hasi da, Aitaz gogoratzean... horren beharra dauka, deshaogatzearena. Beno, joan naizenean ondo geratu da.
Bueltan, Matienatik Dabideri bere poltsa ematera (autoaren atzekaldean utzi diot, atea zabalik dauka).
Eta etxera: autoa deskargatu (umeak igo dituzte poltsak etxeraino, 3 pisu igogailurik gabe), autoa aparkatu...
Gaur Maialenek egin du bazkaria, arroza gauzekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario