Gaur egun normaltxoa, egoera honetan. Klaseak, bazkaldu, serieak...
Urko urduri dabil, bihar bere urtebetetzea delako.
Goizean bere irakasleak deitu du telefonoz, ea nola dagoen/gauden. Nola darama ikaslanak, egoera...
eta LH5ean ordenagailuak izango dituztela.
Gure aldetik esandakoak: Lan gutxi edo errazegiak, berehala bukatzen dituela; telebista ingelesez ikusi behar duela egunean kapitulu bat; Audacity erabiltzen hasia (nire lanak egiteko).
Gero berarekin hitz egin du. Oso nagusi ikusi dut telefonoz hitz egiten! Aber, nire txikia da, ulertzen? beti izango da nire txikiena. Handitzen dagoen arren.
Normaltasun berrirantz transitsio honetan, arratsaldetan ordu betez ateratzen dira beraien aitarekin, kirola egitera. Etxera heldu eta zuzenean dutxara doaz denak.
Gaur ploff eguna, arratsaldea serie bat ikusten: Godless. Besterik gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario