BERROGEGIALDIA BURUTUTA!!
Bai, gaur 40 egun betetzen dira guzti hau hasi zenetik.
Atzo Maiak tostada-frantsesak eskatu zituen; gaur bere aita ez dagoela aprobetxatuz, pixkat goizako jeiki eta egin ditugu, hor erabili gabe eta kaster iraungiko duen moldezko ogiarekin.
Gure tostadak (auskalo frantsesak edo zer diren):
-3 plater:
>esneaz (azukreaz bada hobe)
>huruna
>arraultsa irabiatuta
Ogia plater bakoitzetik pasa, ordena horretan. esne asko xurgatzen du, eta lehenengoaren ostean ondo maneatzaileko zati handiegiak zirela konturatu gara; beraz, hor esnetan daudela lau zatitan moztea hobe.
esnetik (saiatu pixkat kentzen, espatulaz zapalduz) hurunera pasa, buelta eta buelta larregi jaso gabe.
Ta hortik, arraultsan pasa, buelta eta buelta, ta sartaira.
Sartaia gurinaz pixkat pasa, eta tosatdak egin, buelta eta buelta kolorea hartu arte.
Hauek edalontzi baten kakao-krema + esnea berotzen dute mikrouhinean, eta horrela gustoko duten txokolate testura duen krema lortzen dute, tostadaren gainetik botatzeko.
Ba hori, bapo bapo gosaldu dugula!
Ta 9.00tan denak sukaldean lanean, bakoitza berean.
Lehena bkatzean Urko izaten da; aitak ETB3 ikusteko esan zion, antza ikasteko zerbait dagoelakoan.
Maialen logelan sartzen da, bideodeiak dituelako.
Tarteka Hegoi be.
Ah, ogia ekartzea bere lana bilakatu da, horrela kalea ukitu dezan.
Lehen klasea bukatuta (Multimedia teoria, ostiralean praktika, proiektu hau aurrera nola atera). Oin Lokuzioa, eta AZTERKETA omen daukagu!!!! ea ezer onik ateratzen den... Egia esan, gustuko ditut bi asignatura hauek, irakaslean guztiz sartuta daude irakaskuntzan, laguntzen...
No hay comentarios:
Publicar un comentario